Lan honek `bertsogintza' kontzeptura hurbilpen integral bat proposatzen du, ulertuz bertsogintza dela gutxienez 1799tik egundaino oholtza gainean zein oholtzatik kanpo, jendaurrean zein eremu pribatuan, euskaraz eta jarraidura estetiko minimoki koherente batean garatu den ahozko inprobisazio kantatu oro.
Ikerketak dimentsio bikoitza dauka: alde batetik, bertsogintzaren komunikazio- eta interakziodinamiken oinarrizko mapa bat osatzen da; bestetik, bertsogintzak bi mende pasako historian betetako funtzio sozialen berrirakurketa egiten da, haren logika performatibo nagusietatik abiatuta. Azkenik, situazioazterketan, atal teorikoan garatutako kontzeptuak kasu zehatzei aplikatzen zaizkie. Ikerketak ondorioztatzen du egungo bertsogintza eraldaketa-une betean dagoela, auditorioari inpaktua eragiteko forma gero eta sofistikatuagoetarantz, eta, aldi berean, inprobisazio-joera gero eta inplikatuagoetarantz.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados