Tesi-lan honetan, euskal literaturaren historia eta kritikaren esparruan orain artean ikerketa akademiko gutxi izan dituen arloa, hots, 1980-2021 arteko euskal ipuingintza garaikidea aztertu dugu. Hiru izan dira ikerketa-lanaren helburu nagusiak: batetik, ipuingintzak duen zulo kontzeptualari erantzun nahi izan diogu, aztergai dugun genero literarioaren ezaugarri eta definizio bateratuak bilduz, bai eta haren historiei ere erreparatuta. Bestetik, euskal sistemako genero literarioen hierarkiari eragiten dioten zenbait uste datu enpiriko eta zenbakizkoekin berretsi edo auzitan jarri nahi izan ditugu, (euskal) ipuingintzak nobelarekin duen bigarren mailako posizioa holistikoki zertan den ikusteko. Azkenik, euskal ipuingintzak eraiki eta betikotu dituen (eta ez dituen) maskulinitate eta feminitate ereduak sailkatu eta deskribatu nahi izan ditugu, horien atzean dagoen ideologia eta diskurtsoak zertan diren ikusteko. Horretarako, bidegurutzean eta diziplinartean ulertu behar den marko teoriko-metodologikoa baliatu dugu, literaturaren teorietan eta historietan, teoria sistemikoetan, eta, zehazki, polisistemen teorian, genero ikasketetan, ikasketa kulturaletan eta narratologian oinarritu garela kontuan izanik.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados