Ikerketa objektua Baserritar Jantzia da. Jantzi hau Euskal herrian eta diasporan hainbat festa, dantza eta ospakizunetan janzten da. Soineko honek garai, pertsona, lanbide, gertaera…askoren berri ematen digu. Honenbestez, lan hau jantzi honen ikuspuntutik kontatutako XX. mendea da, soinekoa ardatz hartuta, garai hartako gizarte, politika eta kulturaren ikuspegi berri bat emango delarik. Lan honen bidez erakutsi nahi dut Baserritar Jantzia XX. mende hasieran baserritarren janzkeratik sortutako festarako jantzi hiritarra dela. 1885-1990 urteen arteko bilakaerari erreparatzen diot fokua Gipuzkoan eta emakumeen jantzian jartzen dudalarik. Jantzi honen fase ezberdinez arituko naiz: sorrera, finkatzea eta garapena.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados