Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Joakin Lizarraga Elkanokoaren jaiegunetako predikuak

  • Autores: ibai Iriarte Goñi
  • Directores de la Tesis: Gidor Bilbao Telletxea (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2025
  • Idioma: euskera
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Lingüística y Filología Vascas por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Tesi lan honetan, lehenik, Joakin Lizarraga Elkanokoaren (1748 – 1835) obraren inguruko informazio eguneratua bildu eta bere eskuizkribuak izendatu eta sailkatzeko proposamena egin dugu.

      Horrekin loturik, Elkanokoaren datu guztiak webgune batean bildu eta antolatu ditugu, eta haren obra editatuaren corpusa osatu dugu. Webgune horretan, corpus-arakatzailea eta hurrenkera alfabetikoan antolatutako hitz-zerrenda ere eskaini ditugu. Tesiaren atal batean zehaztu ditugu webgunea diseinatzean jarraitutako urratsak.

      Hirugarrenik, 400 orrialdeko editatu gabeko eskuizkribu baten edizioa egin dugu. Sermones de festis – Jaiegunetako predikuak, 54 predikuz osaturiko sermoi bilduma, editatu dugu hala jatorrizko grafian, nola grafia eguneratuan. Gainera, eskuizkribuaren materialitatea (besteak beste filigranak), grafia, edukia eta iturriak aztertu ditugu.

      Azkenik, 1116 sarrera dituen hiztegi batean bildu dugu eskuizkribu horretan jasotako lexikoaren azterketa. Lexiko hori bere sorterriko hizkeraren erakusgarri da, baina aldi berean Axular, Larramendi eta Mendibururen eragina antzeman dugu. Lizarragaren 25 hapax berri dokumentatu ditugu, soilik Lizarragak erabilitako beste 208 hitzekin batera. Gainera, Lizarragaren 73 aldaera esklusibo, 18 adiera esklusibo eta Lizarragaren 224 lehen erabilera identifikatu ditugu eskuizkribu honetan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno