Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskarazko literatur testu itzulietako eta ez-itzulietako lexikoen konparazio-saioak

  • Autores: Isabel Etxeberria Ramírez
  • Directores de la Tesis: Gidor Bilbao Telletxea (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2024
  • Idioma: euskera
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Lingüística y Filología Vascas por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Tesi honen helburu nagusia euskarara itzulitako literatur testuetako hizkera nolakoa den eta testu ez-itzulietako hizkeratik zertan ezberdintzen den aztertzea da, halako moduz non, egiaz ezberdintasunik badela frogatzen bada, parada izango dugun egungo itzulpengintza euskararen bilakaera linguistiko-estilistikoari zer ekarpen egiten ari zaion ezagutzen hasteko. Horretarako, euskarazko literatur testu itzulien eta ez-itzulien corpus konparagarri batean lexiko arloko zenbait alderdi aztertu ditugu. Zehazki, koloreen eremu semantikoa, denbora-adberbioena, eta emozioak eta sentimenduak adierazten dituzten [izena + adjektiboa] kolokazioak aztertu ditugu. Hiru multzo horietako bakoitzarentzat termino zerrendak osatu ditugu, eta termino horietatik testu itzulietan eta ez-itzulietan zein eta zenbat erabili diren neurtu dugu, bai eta zenbat aldiz erabili diren ere. Lortutako datuak kuantitatiboki eta kualitatiboki aztertu ditugu. Analisiak testu itzulien eta ez-itzulien arteko zenbait ezberdintasun utzi ditu agerian. Testu itzuliek oro har ñabardura eta zehaztasun lexikalerako joera handiagoa ageri dute testu ez-itzuliek baino. Testu ez-itzuliak, bestalde, aberatsagoak dira aldaera dialektaletan eta erregistro mailakoetan. Horrez gain, itzultzaileen euskaran arauarekiko lotura handiagoa nabari da. Lexiko-sorkuntzari dagokionez, azkenik, berrikuntzei irekiagoak ageri dira itzulpenak, eta kontserbadoreagoak testu ez-itzuliak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno