Tesi honetan, Latinoamerikako olatu aurrerakoian deritzon garaian abiatuta, herri-mugimenduek eta gobernuek duten kogobernaketa maila ikertzen da, bereziki gizarte-politiketan. Aztergaia edo ikerketa subjektua Gure Amerikako Herrien Aliantza Bolivartarrean (ALBA-TCP Herrien Merkataritza Ituna) eta bere gizarte-misioetan, “Gran-nacionales” izendatutakoak, oinarritzen da, baita ALBArekiko Gizarte Mugimenduen Artikulazio Kontinentalean (ALBA Mugimenduak) eta bere prestakuntza politikoko eskoletan ere.
Ikerketa Ekintza Parte-hartzailea metodologiatik abiatuta lan egiten da, 7 urte baino gehiagoz garatuta, Argentina, Bolivia, Venezuela, Brasil eta Txilen egonaldiak eginez. Gobernuaren ordezkariei eta gizarte- mugimenduetako militanteei egindako behaketa parte-hartzailea eta 50 elkarrizketa sakon baino gehiago, foku-taldeak, eta inkesta irekiak izan dira erabilitako teknikak.
Kogobernaketarako aztertutako dimentsioen ardatza zehatzak hauek izan dira: aktoreak, espazioak, erabakiak hartzeko ereduak, finantzaketa eta hezkuntza-metodoa. Hori dena, beti dimentsio politiko, ekonomiko eta kulturala (hegemonia) kontutan izanda.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados