Tesi honek, argitalpenen bilduma gisa, argitaratutako edo onartutako lau artikulu eta hiru kapitulu eta errebisioan dagoen artikulu bat biltzen ditu, guztiak doktorego tesia egin bitartean idatziak eta berrikusiak, eta zeinetik hiruk betetzen dituzten lan hau aurkezten den doktorego programak ezartzen dituen baldintza espezifikoak. Ikerketaren helburu nagusia, biktima hezitzaileek Euskal Herriko iragan hurbil bortitzaren inguruan emandako testigantzetan oinarriturik dagoen Adi-adian hezkuntza moduluak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasleen hasierako formakuntzan duen eragina aztertzea da. Horretarako, hainbat azterlan eramaten dira aurrera, non argitalpenen ezberdinen aurkezpenen bidez, gatazka armatuen hezkuntza tratamenduari buruz indarrean dauden azterlanen inguruko egoera identifikatzen da, Adi-adian hezkuntza moduluaren aurrekariak ezagutzen dira, parte hartzaileen ezagutza eta jarrerak aztertzeko ebaluazio tresna bat diseinatzen da, eta baita Memoria eta Elkarbizitza izeneko inplementazio eredu bat ere, zeinak Adi-adian modulua irakasleen hasierako formakuntzako gizarte zientzien didaktikaren arloko curriculumera egokitzen duen. Horrez gain, informazio iturriak identifikatzen dira, eta ikasleen aurretiazko jarrerak eta aurretiazko ezagutzak aztertzen dira, bukatzeko, modulua ezartzeak parte hartzaileengan duen eragina ebaluatzen delarik.
Guzti honetatik, biktima hezitzaileen testigantzen bidezko Adi-adian hezkuntza modulua, enpatia sortzeko, arreta erakartzeko, edukien iturri izateko eta ingurunean nabari diren gertaera batzuk aztertzeko tresna indartsua dela ondorioztatzen da. Hala ere, beharrezkotzat jotzen da ikuspuntu subjektiboago batetik jasota dauden testigantza horiek, gertatutakoaren inguruko datu objektiboekin babestea. Azkenik, eztabaida, ikerketa eta hausnarketa sortzeko gai eztabaidagarriekin lan egiteak eskaintzen duen ahalmena kontuan hartuta, bereziki garrantzitsutzat jotzen da etorkizuneko irakasleekin lan egiten jarraitzea, ikasgelan eztabaidagai diren gaiei heltzen ikas dezaten, izan ere etengabe kudeatu beharko baitute eztabaida edo gatazkekin.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados