Ikerketa honetan, etxeko eta zaintza lana birpentsatu eta berkontzeptualizatu dut, Michel Foucaulten botere-dispositiboa eta feminismo materialistaren produkzio-erlazio material nozioak erabiliz. Etxeko eta zaintza lana botere-dispositibo eta produkzio-erlazio modura definitu eta aztertu dut, historikoki. Analisiak, Europako XVIII. mendetik XXI. mendera arteko, emakume zaintzaileen ekoizpen mekanismoak eta horietan gertatutako aldaketak zehazten ditu. Azken hamarkadetako transformazioei arreta berezia eskaini diet eta horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako bilakaeren kasu azterketa burutu dut. Halaber, mendebaldeko gizarteetan zaintzaren inguruko teoria nagusien analisi metakritikoa gauzatu dut, definizioaren oinarri filosofiko eta epistemologikoak aztertuz, ulerkera ahistoriko, idealista eta esentzialistak antzemateko.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados