Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Adinkeriaren analisia osasun zientzietako ikasleetan. Irakaskuntzan eta Praktika klinikoan oinarritutako esku-hartzearen eragina

  • Autores: Batirtze San Martín Gamboa
  • Directores de la Tesis: Idoia Zarrazquin Arizaga (dir. tes.), Ana Belen Fraile Bermudez (codir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2024
  • Idioma: euskera
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Investigación Biomédica por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Adinkeria adinagatiko diskriminazioa da. Hiru dimentsioz eta hauek osatzen duten elementuz osatutakoa, dimentsio kognitiboa (estereotipoak), dimentsio afektiboa (aurreiritziak) eta jokabide dimentsioa (diskriminazioa). Adinkeria unibertsitateko ikasleetan aztertutako ikerlanek agerian utzi dute gradu desberdinetako ikasleek adinekeria izan dezaketela. Hau kontutan izanda ikerlan honen muinak osasun zientzietako ikasleek adinkeria zuten ala ez aztertzea eta Geriatrian eta Gerontologian oinarritutako irakaskuntzak eta praktika klinikoak adinekoekiko estereotipo negatibo eta aurreiritzietan zuten eragina aztertzea zen. Ikerketa hau kohortezko azterketa bat da, EHUko Gizakiekin lotutako ikerketetarako Etika Batzordearen onespena jaso ondoren garatu zena. Lagina osasun zientzietako 693 ikaslek osatu zuten.

      Barne irizpide gisa UPV/EHUko osasun zientzietako ikasleak, Leioako kampusean izatea, Erizaintza eta Medikuntzako 2. Mailan eta Fisioterapian 3. Mailan egotea eta borondatez baimen informatua sinatuta izatea izan ziren. Ezaugarri soziodemografikoez gain estereotipo negatibo eta aurreiritzien presentzia, hauek aldagai desberdinekin zuten erlazioa eta esku hartzearen eragina aztertu ziren. Osasun zientzietako ikasleetan estereotipo negatiboen presentzia txikia zen, desberdintasunak aurkituz graduen artean.

      Aurreiritzien maila berriz, antzerako izan zen hiru graduetan. Irakaskuntzan eta praktika klinikoan oinarritutako esku- hartzea eraginkorra izan zen estereotipo negatibo eta aurreiritziak murrizteko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno