Doktorego-tesi honek inhibizio latentearen (IL), pentsamendu dibergentearen (PD) eta lekukoen oroimenaren arteko harremana ikertzen du, ILaren banakako desberdintasunak arretaren funtzionamenduarekin nola lotzen diren aztertzeko, bereziki garrantzi gabeko estimuluei arreta emateari dagokionez.
Tesiak bi ikerketa nagusi ditu. Lehenengoan, inhibizio latentearen efektua ikusi zen, eta aurretiaz ezaguna zen, IL arinduaren eta PD atazetako puntuazio altuen arteko lotura ere. Gainera, aurkitu zen IL arindua parte-hartzaileen testigantzetan xehetasun periferiko gehiago sartzearekin lotzen zela. Emaitza horiek ideia hau babesten du: sormen handiko pertsonak bereziki eraginkorrak dira, sormen gutxiago dutenentzat garrantzirik gabekoa izan daiteken informazioa prozesatzeko.Bigarren ikerketan, ebaluatu zen emaitza horiek azaldu ote zitezkeen arreta iragazkor batean oinarritutako funtzionamendu baten bidez (garrantzirik gabeko informazioa eraginkortasunez iragaztea lortzen ez duena) edo malgutasun kognitibo handia ezaugarri duen sistema baten bidez. Arreta iragazkorraren hipotesiak iradokitzen duenez, ILa arintzearen arrazoia da aurre-azalpen aldian garrantzirik ez duen estimulua erabat kontuan ez hartzea.
Bestalde, tesi honetan planteatutako hipotesiak proposatzen du pertsona sortzaileenek malgutasun kognitibo handia ezaugarri duen estilo kognitiboa dutela, eta horri esker arretaren fokua egoeraren eskaeren arabera erregulatzen dutela.
Malgutasun horrek aukera ematen du aurre-azalpen aldian estimuluari erabateko arretarik ez jartzeko, baina ustekabeko emaitza bat sortzen denean, malgutasun handiko pertsonek azkar berbideratzen dute beren arreta xede-estimulura, eta horrek arindu egiten ditu inhibizio latentearen ondorioak. Hipotesi hori frogatzeko, ikerketa bat diseinatu zen, non gertaera baten oroitzapena ebaluatzen zen, aurre-azalpena behin eta berriz eman ondoren. Emaitzen arabera, pentsamendu dibergenteko atazetan puntuazio altuak zituzten pertsonek aurre-azalpena izandako estimuluaren arreta-iragazki hobea erakusten zuten, eta horrek arreta iragazkorraren hipotesiaren aurka egiten du. Horrela, malgutasun kognitiboa funtsezko faktorea izan daiteke sormenezko pertsonen IL arinduan, eta badirudi pertsona horiek arreta-sistema oso eraginkor eta malgua dutela.
Tesiak ondorioztatzen du arreta iragazkorra pertsona sortzaileen sistema kognitibo zabalago baten osagai bat baino ez dela, eta malgutasun kognitibo handia eta beste funtzio exekutibo batzuk ere badaudela, hala nola inhibizio eta lan-oroimen on bat. Sormenaren kognizioari buruzko teorien arabera (Carson, 2010; Zabelina, 2016), gizabanako sortzaileek, atazaren eskaeren arabera, arreta txandakatu dezakete arreta selektibo eta arreta iragazkorraren artean. Emaitzak iradokitzen dute, prozesamendu kognitiboaren izaera konplexua eta konfigurazionala, non faktore anitzen elkarreraginak, arreta- eta malgutasun-eredu desberdinak, sortzen dituztela eta hauek ILaren eta sormenaren banakako desberdintasunei buruzko.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados