Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Lurraren kultura krisi ekosozialaren garaian. Arratian errotutako landatar berrien narratibak

Nerea Zuluaga Mauri

  • Krisi ekosozialen testuinguruan, Ipar Globaleko gizarte industrializatuek aldaketa soziokultural sakona eta orokorra egiteko dute, baina, balio kultural zaharretatik berrietarako trantsizioa hasita dagoen prozesua da, modu isilean edo apalean bada ere. Ikerketa honetan, borondatez hiriguneetatik landa eremura hobeto bizitzeko helburuarekin joandakoen narratibak ikertu dira. Hipotesia zen bizimodu aldaketa horietan azaleratzen diren balio eta praktikak Lurraren kulturaren baitan kokatu daitezkeela, eta alde batetik, ikusi da lurraldean errotutako egiteko eta egoteko modu horiek nolako eragina duten pertsonen bizi kalitatean. Eta bestetik, espazioaren produkzioaren teoriaren bidez, neorruralek landa eremuaren egitura sozial, politiko, ekonomiko zein kulturalean nola eragiten duten aztertu da. Horretarako elkarrizketa sakonak burutu dira Arratian errotu diren 22 landatar berrirekin, eta horrez gain, behaketa parte-hartzailea egin da. Azkenean, hipotesia berretsi dugu eta landatar berriak Lurraren kultura berriaren subjektuak direla ondorioztatu da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus