Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Goi-errendimenduko erakundeak: Erakunde-kultura eraldatzeko eredu baten diseinua, inplementazioa eta baliozkotzea, operazio-bikaintasunaren bila

  • Autores: Asier Ipinazar Epalza
  • Directores de la Tesis: Rosa María Río Belver (dir. tes.), Enara Zarrabeitia Bilbao (codir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2023
  • Idioma: euskera
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Ingeniería de Proyectos / Project Engineering por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Globalizazio azkarrak, suspertzen ari diren merkatuen "Ekialdeko Europako herrialdeak, India edo Txina" eraginak eta, bereziki, 2008ko atzeraldi handiak, COVID-19aren pandemiaren osteko garaiarekin batera, gero eta ingurune lehiakorragoa, dinamikoagoa eta oldarkorragoa ekarri dute, zeinak ingurune horretan aritu nahi dutenen jarduteko eta erantzuteko gaitasuna probatzen baitu. Horren ondorioz, operazio-bikaintasuna ezinbesteko bihurtu da lehiarako abantaila gisa, eta, operazio-bikaintasuna lortzeko, funtsezkoa da berritzailea izatea, ikuspegi berrien bidez, hala nola erakunde-kulturaren kudeaketaren bidez.

      Testuinguru horretan, ikerketa-lan honen helburu nagusia da erakunde-kultura eraldatzeko eredu berritzaile bat diseinatu, ezarri eta balioztatzea, Bizkaian dagoen industria-enpresa baterako operazio-bikaintasuna lortzeko.

      Metodologia zorrotzean oinarritutako lan zehatza egiteko lau urteren ondoren, eraldaketa-eredu baten prototipo bat sortu da, zeina ekoizpen-instalazioan zabaldu baita eta zientifikoki, operatiboki eta funtzionalki balioztatu baita. Lortutako emaitzak ikusita, baieztatu ahal da helburua bete egin dela eta ekarpena egin diola erakunde-kulturaren oraingo teoriari, erakunde-kultura eraldatzeko eredu baten garapen enpirikoaren bidez. Erreferentzia eta eredu izan daiteke, goi-errendimenduko ingurune berri bat sortzeko, kultura-eraldaketa sakona egin nahi duten enpresentzat.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno