Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Kudeaketa erreminta eta teknologia berrien garapenaren eragina produktuaren ingurumen-portaeran

  • Autores: Naiara Uriarte Gallastegi
  • Directores de la Tesis: Germán Arana Landín (dir. tes.), Beñat Landeta Manzano (codir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2022
  • Idioma: euskera
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Ingeniería de Proyectos / Project Engineering por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Ingurumenaren ikuspegitik, egun eta etorkizunean, erakundeek biziraupenerako, kutsadurari aurrea hartzeko ingurumen-estrategiak, teknologia garbiak eta garapen jasangarriarekin bateragarriak diren irizpideak garatu behar dituzte. Ekonomia Zirkularra egungo ekoizpen eta kontsumo-eredu horren alternatiba gisa aurkezten da, eta ingurumen erronkei aurre egiteko aukera ematen du.

      Enpresa-arloari dagokionez eta, zehazki, industriari dagokionez, Ekonomia Zirkularraren eta garapen jasangarriaren arteko harremana dago. Literaturan metodologia eta tresna ugari sortu edo egokitu dira enpresek Ekonomia Zirkularreko praktikak egin ditzaten. Horri dagokionez, ingurumena kudeatzeko sistemak tresna ahaltsua izan daitezke Ekonomia Zirkularraren eskakizunekin eta garapen jasangarriarekin bat datorren enpresa-eredua ezarri eta garatzeko. Ingurumena kudeatzeko sistemak, hala nola ISO 14001, enpresei beren prozesuak kudeatzeko eta ingurumen-alderdietan enfasia jartzeko balio diezaieketen kudeaketa-ereduak dira. Honen inguruko azken ikerketek fenomeno honen inguruan sakontzen bultzatzen dute eta, are gehiago, kudeaketa-estandarrek izandako eboluzio-aldaketengatik, hala nola ISO 14001:2015. Izan ere, ingurumen-alderdiak korporazio-maila estrategikotzat jotzen ditu orain, eta horrek ateak irekitzen dizkio enpresen barruan integratuago eta egituratuago dagoen produktu zirkularraren diseinuari. Ildo honetan jardunean laguntzeko, enpresek beste aukera bat izango dute, Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak ekonomia zirkularra kudeatzeko araua argitaratzen duenean.

      Aldi berean, enpresek Ekonomia Zirkularreko estrategia osagarriak har lezakete, esaterako, 4.0 Industria iraultzako teknologia zibernetikoen digitalizazioa eta integrazioa (bertikala, horizontala eta integrala) garatuz. Ingurumenaren aldetik iraunkorragoak diren produktuak sortzen laguntzeko aukerak aztertzeko beste aukera bat izan litezke. Teknologia horiei buruzko literatura akademikoa zabala da, baina batez ere lehiakortasunari dagokionez izan ditzakeen onurak aztertzean oinarritzen da.

      Aurrekari horiek kontuan hartuta, Doktoretza Tesi honen lana eskura dauden kudeaketa-tresna nagusien eta 4.0 Industriako teknologien hedapena eta eragina identifikatzea eta aztertzea izan da, horiek baitira etorkizuna gidatzen duten teknologiak, produktuaren ingurumen-portaera.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno