Doktorego tesi hau bizitegi-eraikinetarako deskarbonizazio metodologikoaren ebaluazio berritzaile bat sartzen du, behetik gorako ikuspegiarekin. Ikerketa biziteki parkearen deskarbonizazioareko gida-lerro zehatzen beharrean oinarritzen da, Europar Batasunaren (EB) eskakizunarekin bat eginez. Gainera, bizitegi parkearen deskarbonizazio ebaluazioak hainbat erronka ditu, hala nola bizi zikloaren ikuspegiaren (BZI) integrazioa, eraikin tipologien aniztasuna, erabiltzaileen portaerak eragindako errendimendu-arrakala eta ziurgabetasun ekonomikoa aztertzeko beharra. Ikerketa metodologia bizitegi agertoki anitzen berrikuntza estrategien ebaluazioan oinarritzen da, maila osoko eraikinen errendimendu simulazioa (EES) eta BZIaren araberako ingurumen eta ekonomia ebaluzioa baliatuz. Horretarako, lehendabizi, eraikinen deskarbonizazio ebaluazioaren egungo egoera, muga eta erronkak identifikatzen dira. Bigarrenik deskarbonizazio prozesua ebaluatzeko metodologia garatzen da, identifikatutako beharrei erantzunez, PARARENOVATE-LCT tresna sortuz. Ebaluzio metodologiko honek bizitegi-agertoki anitzen berritze energetikoak aztertzen ditu ingurumen eta ekonomia arloak BZI-aren menpe ebaluatuz. Azkenik, Euskal Autonomi Erkidegoaren (EAE) bizitegi parkearen deskarbonizazio ebaluazioa burutzen da. Aplikatuako behetik gorako ikuspegiak agertoki ezberdinetarako estrategia egokienen identifikazioa eta lurralde mailako deskarbonizazio ebaluzio eta planginatza ahalbidetzen ditu. Emaitzek estrategi aktiboen lehestea defendatzen dute deskarbonizazio maila sakonak lortzeko. Horrez gain, deskarbonizazio-plan mailakatuak garatzen ditugu deskarbonizazio-ahalmen handieneko arketipoak lehenetsiz. Horrela, deskarbonizazio planek aukera ematen dute berotze globalaren potentziala (GWP) linealki murrizteko, zalera erabilgarriaren berritze tasa eta inbertsio kapitala gutxinaka haziz, industriaren eta administrazioen egokitzea ahalbidetuz.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados