Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Eskaner intraoralen bidez eskuratutako paziente horzgabeen inpresio digitalen zehaztasuna hobetzeko teknikak

  • Autores: Olatz Etxaniz Mendiguren
  • Directores de la Tesis: Agustín Arias Coterillo (dir. tes.), Xabier Amezua Lasuen (dir. tes.), Eneko Solaberrieta Mendez (dir. tes.), Rikardo Mínguez Gabiña (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2024
  • Idioma: euskera
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Ingeniería de Proyectos / Project Engineering por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Calificación: Sobresaliente Cum Laude
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Inplantedun paziente horzgabeen arku osoko eskaneaketak edo inpresio digitalak, inplanteen kokapena pazientearen ahotik eredu digital batera transferitzeko erabiltzen dira, inplante bidez eutsitako hortz-protesi osoak sortzeko. Inpresio horiek eskaner intraoralen bidez eskuratzen dira, eta zehatzak izan behar dira sortutako hortz-protesien eta pazienteen inplanteen arteko doikuntza pasiboa bermatzeko. Azken urteetan eskaner intraoralek bilakaera nabarmena izan duten arren, oraindik ere hainbat muga dituzte, batez ere paziente horzgabeen arku osoko inpresio digital zehatzak eskuratzerakoan.Azken aldian, ikerketa ugari egin dira inpresio digitalen zehaztasuna aztertzeko eta hobetzeko. Ikerketa horien arabera, inpresio digitalen zehaztasuna murriztu egiten da horien hedadura luzatu ahala, eta ondorioz, arku partzialeko inpresio digitalak arku osokoak baino zehatzagoak izaten dira. Gainera, inplantedun paziente horzgabeen arku osoko inpresio digitalen zehaztasuna hobetu egiten da eremu horzgabeetan erreferentzia geometrikoak gaineratzen direnean. Horrela bada, doktorego tesi honetan inplantedun paziente horzgabeen arku osoko inpresio digitalen zehaztasuna hobetzeko hiru teknika garatu eta baliozkotu dira: scanbody horizontalen teknika, klip laguntzaileen teknika eta patroi geometrikoaren teknika. Inplantedun paziente horzgabeen arku osoko inpresio digitalen zehaztasuna hobetzeko, scanbody horizontalen eta klip laguntzaileen teknikek erreferentzia geometrikoak gaineratzen dituzte inplanteen artean, eta patroi geometrikoaren teknikak, aldiz, arku osoko inpresio digital horiek inpresio digital partzialen bidez berreraikitzen ditu. Garatutako hiru teknikak, modu errazean integratu daitezke hortz-kliniketako lan-fluxuetan, pazientearen neurrira egindako piezarik behar izan gabe.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno