ETAren behin betiko su-etenetik hamarkada batera, euskal gatazka armatuaren memoria eremu diskurtsibo disputatua da. Bien bitartean, iragan hurbileko biolentzien oroitzapen zuzenik gabe hazi den lehenbiziko belaunaldia helduarora iristen ari da, eta, harekin batera, gazteok iragan kolektiboaz dakitenari buruzko kezkak sortzen hasi dira. Tesi honek 1990eko hamarkadaren amaieran eta 2000ko lehen urteetan jaiotako 42 gazterekin egindako sakoneko elkarrizketen analisi diskurtsibo xehea, analisi bibliografikoa, eta behaketa parte hartzailea bateratzen ditu, belaunaldi berri honetako kideek euren iragan kolektiboko biolentziekiko eraikitzen ari diren harremana aztertzeko. Euskal gatazkaren memoriaren eraikuntza eremu diskurtsibo gisara ulertzea planteatzen da, eta gazteek eztabaida horretan duten inplikazio falta bertan parte hartzeko sentitzen duten legitimitate faltaren terminoetan interpretatzen da. Legitimitate falta honen arrazoietan arakatuz, belaunaldi honek eskura duen errepertorio diskurtsiboaren hutsuneetako zenbait identifikatzen dira; besteak beste, gatazka terminoa batik bat biolentzia fisikoaren agerpenarekin parekatzen duen makronarratiba baten existentzia; narratiba eta esperientzia aniztasuna kontsentsu sozialerako arriskutzat duen ikuspegi sozial hedatu baten presentzia; eta, oro har, gazteei gatazkarekin zeharkako edo bigarren mailako harremana dutela ulertarazten dien esperientzien hierarkizazio bat eta haren araberako posizionamendu sozial bat. Azkenik, gazteok euren testuinguru anitzetako diskurtsoekin interaktuatzeko erabiltzen dituzten estrategia psikolinguistikoetako batzuk identifikatzen eta aztertzen dira. Finean, argudiatzen da memoriazko transmisio politika formalik gabe ere hainbat modutara inplikatzen direla gazteak, eta euren agentzia negoziatzen dutela euskal gatazkari buruzko eztabaidan. // ETAren behin betiko su-etenetik hamarkada batera, euskal gatazka armatuaren memoria eremu diskurtsibo disputatua da. Bien bitartean, iragan hurbileko biolentzien oroitzapen zuzenik gabe hazi den lehenbiziko belaunaldia helduarora iristen ari da, eta, harekin batera, gazteok iragan kolektiboaz dakitenari buruzko kezkak sortzen hasi dira. Tesi honek 1990eko hamarkadaren amaieran eta 2000ko lehen urteetan jaiotako 42 gazterekin egindako sakoneko elkarrizketen analisi diskurtsibo xehea, analisi bibliografikoa, eta behaketa parte hartzailea bateratzen ditu, belaunaldi berri honetako kideek euren iragan kolektiboko biolentziekiko eraikitzen ari diren harremana aztertzeko. Euskal gatazkaren memoriaren eraikuntza eremu diskurtsibo gisara ulertzea planteatzen da, eta gazteek eztabaida horretan duten inplikazio falta bertan parte hartzeko sentitzen duten legitimitate faltaren terminoetan interpretatzen da. Legitimitate falta honen arrazoietan arakatuz, belaunaldi honek eskura duen errepertorio diskurtsiboaren hutsuneetako zenbait identifikatzen dira; besteak beste, gatazka terminoa batik bat biolentzia fisikoaren agerpenarekin parekatzen duen makronarratiba baten existentzia; narratiba eta esperientzia aniztasuna kontsentsu sozialerako arriskutzat duen ikuspegi sozial hedatu baten presentzia; eta, oro har, gazteei gatazkarekin zeharkako edo bigarren mailako harremana dutela ulertarazten dien esperientzien hierarkizazio bat eta haren araberako posizionamendu sozial bat. Azkenik, gazteok euren testuinguru anitzetako diskurtsoekin interaktuatzeko erabiltzen dituzten estrategia psikolinguistikoetako batzuk identifikatzen eta aztertzen dira. Finean, argudiatzen da memoriazko transmisio politika formalik gabe ere hainbat modutara inplikatzen direla gazteak, eta euren agentzia negoziatzen dutela euskal gatazkari buruzko eztabaidan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados