Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Gorputzak historiografiaren ardatz: 90eko hamarkadako Euskal artearen irakurketa matrilineal bat

Maite Luengo Aguirre

  • 90eko hamarkadako euskal testuinguruan, gorputzari lotutako adierazpen artistikoak areagotu ziren emakume artisten artean. Egun arte, haien sorkuntzaren irakurketa ¿emakume artista¿ kategoriaren inguruan sortu da artearen historiatik, artelanen nolakotasuna alde batera utziz. Egun garatzen ari den artearen historia feministaren ildotik abiatuta, tesi honen bitartez, artista horietako askoren historiaratzea gorputzaren ardatzaren inguruan berrantolatzen da. Bira hori burutzeko, aurrenik, artearen historiako iturriak behatzen dira, antropologiatik egindako ekarpenekin osatuz. Bigarrenez, EAEko erakusketetan joera artistikoak izan duen presentzia zehazten da. Ondoren, garai hartan emakumeen gorputz-arketipo artistikoekin zegoen harremana ikertzen da. Azkenik, sorkuntza artistikoa hiru ibilbide tematikoren bitartez aztertzen da, honako gaien bidez: 1) gorputz sexuatua eta sexualitatea, 2) edertasunaren kanona eta 3) mozorroa eta izaki fantastikoak. Artelanak diskurtsoaren erdigunean jarriz, paradigma aldaketa lortzen da, generoa oraindik ere kontuan hartu arren, gorputza eta horri lotutakoak bihurtzen baitira protagonista. Are gehiago, diziplinartekotasunaren alde egiten da diskurtsoa sortzeko: literaturako, antzerkiko eta musikako adibideak baliatzen baitira gorputzaren inguruko sorkuntza hobeto ulertzearren.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus