Tesi honetan toki-erakundeen finantza-jardueraren gainean udalez gaineko administrazioek egiten duten kontrola aztertzen da eta, horrekin batera EAEko berezitasunak aztertzen dira. Toki-erakundeen finantza-jardueraren gainean egiten den kontrol horri finantza-zaintza deitzen zaio, horrek dakartzan konnotazio guztiekin. Esangura horretan, lehenengo eta behin finantza-zaintza, toki-autonomiaren printzipioarekin aldaratzen da. Toki-erakundeen ADNn toki-autonomiaren printzipioa daukagu, Estatuaren antolaketan barneraturik. Autonomiarekin bateragarria, KAren 4/1981 Epaiaren ondorioz sortutako doktrinarekin bat etorriz, kontrola daukagu. Hori horrela, kontrolaren irizpide nagusiak zehazten dira: lege-kontrola eta zehaztasun printzipioa. Baina, salbuespenez egokitasun-kontrolak ere egon daitezke eta gure antolamendu juridikoan finantza-zaintzari dagokionez horrelakoak egon daitezke.
Finantza-zaintzaren jarduera esparrua zehaztu ahal izateko lehenengo eta behin toki-erakundeen finantza-jarduera zein den adierazi eta aztertu behar da. Hori zehazturik, lan honetan finantza-zaintzaren esparru materiala eta subjektiboa aztertu egiten da. Zeintzuk gai daude finantza-zaintzaren kontrolpean eta nork egiten duen lan hori. Horrez gain, kontrol-jarduera kontrolpeko administrazio-egintzaren aurretik edo gero egin behar den zehaztu behar da, horrela kontrol-jarduera zehatza eta koordinazio-jarduerak ezberdinduko dira.
Azkenik, Ekaren 1. xedapen gehigarriak dakartzan berezitasunean oinarriturik EAEko toki-erakundeen finantza-jardueran ematen diren lurralde historikoen eskumenei heldurik, finantza-zaintzak jaso dituen berezitasunak aztertu egin dira, finantza-zaintzaren eskumenaren titulartasunean ematen den eztabaida planteaturik eta toki-erakundeen euskadiko legeak (2/2016 Legea) adierazitakoa kontuan harturik. Banan-banan, finantza-zaintzaren mendeko lurralde historikoetako toki-erakundeen finantza-jarduerak aztertuz.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados