Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Mahai-teniseko jokalarien ezaugarri fisiko eta fisiologikoen desdribapena eta partiduen nekearen kuantifikazioa

Jon Mikel Picabea Arburu

  • Mahai-tenisa, nahiz eta kirol minoritarioa izan, 300 milioi praktikatzaile inguru ditu mundu osoan zehar.Nahiz eta mahai-tenisak, daukan praktikatzaile kopuruagatik, garrantzia handia eduki, kirol honeninguruan aurkitzen diren ikerketa zientifikoak urriak dira beste kirol modalitate batzuekin konparatuz.Hau kontuan edukita, doktorego-tesi honen helburu orokorrak mahai-teniseko jokalarien gaitasunfisikoak aztertzea eta mahai-teniseko partiduek sortzen duten nekea kuantifikatzea dira.Helburu hauei erantzuna emateko, lau ikerketa argitaratu dira eta lan bat argitaratzear dago, denakantzeko ildoa jarraituz. Guztia bost lanean direla kontuan edukita, lehenengo hiru lanetan gaitasunfisikoen kuantifikazioa egin da ikuspuntu desberdinak kontuan hartuta, kirolak, sexuak eta adinak nolaeragiten duten zehazteko asmoz. Honetaz gain, gaitasun fisikoen erlazioak aztertu dira hiru artikuluetan.Bestalde, beste bi lanetan, kirol arloan nekearen kuantifikazioak daukan garrantziagatik, honen analisiaegin da beste kiroletan erabili den metodoa erabiliz, literatura zientifikoan dagoen lehenengo lanak izanikbihotz-maiztasunaren analisia egiten duena mahai-tenisean.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus