Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Felipe Agustin Otaegui Beizamako erretorearen eskuizkribuak (1767-1840)

Beatriz Otaegui Imaz

  • Beatriz Otaegik ez zuen sekulan aditu bere herritarren ahotik ¿Otaegi zeritzan erretorerik izan zenik, are gutxiago euskal idazlerik¿, nahiz eta 1840an hila izan. Luis Villasanteren euskal literaturaren historian aurkitu zuen aipamen hori, oposaketak prestatzen ari zelarik. ¿Lau paper-xorta dira, zortzi aletan paratuak. Guztira 2.500 orrialde inguru zeuden idatzirik, lumaz, letra edo hizki txukun eta garbi batez¿. Baina Gerrikorenak eta Asteasuko Agirrerenak ez bezala izkutuan geratu dira, orain arte.

    Esku-izkribu hauek Lazkaoko beneditarren komentuan aurkitu zituen Beatriz Otaegik. Baina bere lanerako arakatu behar izan ditu Donostia eta Iruñeko elizbarrutietako artxibategiak, Oñatiko Protokolo Agiritegia, Simancas, Pabe eta abarretakoak ere, Felipe Agustinen bizitza eta garaia hobeto kokatzearren.

    Beizamako erretorea, jakina, giro baten fruitua da. ¿Garai hartako idazle askok Mendiburu izan zuten maisu, idazle nahiz sermolari bezala ospe handia lortu bait zuen. Otaegik aitortzen duenez, Mendibururen Meditazioneak hiru tomotan ondo irakurriak eta hausnartuak zituen. Eta Mendiburu bezala ezagutzen zituen Axular, Fray Bartolome, Astarloa, Ubillos, Mogel eta abar luze bat, berak aitorzen digunez¿.

    Gerrateak zerikusi haundia Felipe Agustin Otaegiren obraren gaiak katekesia eta erlijioa dira: Jaungoikoaren Legeko Mandamenduak, Eliza Ama Donearenak, Sakramentuak, Kredoa edo fedeko artikuluak. Horietaz gainera, Kristau Ikasbidea eta Liturgiari loturiko igande bakoitzeko gaiak.

    "Ikusten denez, bere obraren hedadura handia da, ez zuen txolarte galduetan idatzi horrelako obra. Garbi ikusten da Felipe Agustinen helburua obra argitaratzea zela; horregatik eman zion batasuna eta osotasuna bere lanari¿ aitortzen du Beatriz Otaegik, argitaratu ez baldin bazen ez zela kalitate edo maila eskasagatik izan azpimarratuz.

    Beatrizen ustez, 1833-1839 bitarteko ¿gerrateak zerikusi handia izan zuen gure Otaegiren amets urratzearekin, lehen karlistada hark Felipe Agustinen azken urteak garraztu bait zituen. Gure idazlea, bestalde, XVIII-XIX gizaldien artean zangalatrau dauden 73 urteetan bizi izan zen. Eta urte hauetan gertaturiko ekintza historiko-politiko hauek jasan zituen:

    Frantziako Iraultza (1789-1795) eta Basileako Pakea bitarteko arazoak, foruen deusestatzea, Gipuzkoako Errepublika, Konbentzioko gerla (Beizamako Elizako zilarrezko gurutzearen desagerketa, Felipe Agustinen osabaren diru mailegutza herriari laguntzearren), Napoleonen Gerla, Riegoren matxinada, Konstituzioaren Arauzko Jaurpidean Beizamako eta Albizturreko eliz-otsein batzuk basa-gerlari ospetsu bilakatzea eta abar¿.

    Gertakizun hauek izan zuten eraginik Beatrizek bere tesirako arakatu dituen paperetan agertzen denez. ¿Beizama herri txikia izanagatik, ez zen ahazturik ixilean gelditu. Zoritxarrez agiri eta dokumentuek garbi uzten dute zenbateraino zigortuak izan ziren beizamarrak, nahiz zergen eragozpenekin, nahiz gerlara joan beharrak sortze zizkien lazeria gorriekin¿.

    XIX mendeko beste altxor bat Felipe Agustin Otaegi Beizamako Etxeberri baserrian jaio zen 1767an. 24 urterekin apaiztu zen Iruñean, 1791ean. Beizamako erretore, berriz, 1810ean izendatu zuten. Eta hantxe idatzi zituen bere obrak eta hantxe hil zen 1840an, 73 urte zituela.

    Eta XVIII mendean jaio eta XIX hil zen idazle beizamar hau ¿euskal literaturaren ortze garbian izan berri bat¿ delakoan dago Beatriz Otaegi, haren obra aztertu ondoren. ¿Ia idoro uste dugun idazle berri honek Euskal Literaturan merezi duen lekua Gipuzkoako XIX mendeko beste idazle garaien ondoan dago, Larramendiren ondorengoen artean. Lehendik ezagutzen genituen Ubillos, Gerriko, Asteasuko Agirre, Iztueta, Lardizabal, Iturriaga eta abarren sendia ugaltzera dator, eta idazteko tankeraz eta dotoreziaz apenas den haiek baino exkaxago eta xumeago¿ aitortzen du 175 urte geroago Beizamako Orue baserrian jaio zen emakume argiak.

    Hori baitesteko arrazoirik badu, noski, besteak beste, Otaegiren hizkeraren deskribapena egiten saiatu bait da bere tesi mardulean, ¿ezinbestean morfologia, sintaxia eta hiztegia kontuan izanaz¿. Azterketa horri eskerrak aurkitu ditu Beatrizek ¿grmatiketan behin ere ez, edo oso gutxitan agertu ohi diren zenbait forma, zenbait egitura eta esamolde¿.

    Beatriz Otaegik, Felipe Agustinen hizkeraren radiografia bat egin nahi izan du, haren berezitasun eta bereizgarri larri eta seinalatuenak bilduz. ¿Ez bait dago XVIII-XIX mendeetako idazle gipuzkoar baten hizkeraren azalpen osorik, ez eta orduko Gipuzkeraren deskribapen zehatzik ere¿. Tesilan honek, gainera, ¿euskalki bereko idazleak zertan diren berdin eta zertan desberdin: areago, zein diren euskalkien arteko adostasunak eta berezitasunak¿ jakiten lagunduko digu.

    Felipe Agustin Otaegiren hiztegia ere aztertu du Beatrizek, hiru zatitan banaturik: hitz zerrenda, hitz konposatua eta eratorriak eta esapideak, ¿hain ezezagunak ez bazaizkigu ere, gaur eguneroko hizkeran erabiltzen ez ditugunak batzuk¿.

    Argitaratzeko asmoa Beatriz Otaegiren iritziz, Beizamako erretore izan zenak, ¿bere herriko hizkeratik gehiegi urrundu gabeko hizkera mardul, zailu eta dotorea darabil. Ez dugu uste herriko jendearen belarriei batere minik ematen zienik haren hizkerak: aitzitik, uste dugu atsegin izango zitzaizkiela bere erretore jaunaren sermoiak, pasarte batzuetan haren etorriak duen indarraz kanpo, bai bait dute perpausen txandaketaren musika eta doinu zoragarria ere¿.

    Euskal idazle bat gehiago ezagutzera eman duen poza behintzat inork ez dio Beatrizi kenduko, horretxek bakarrik ere merezi zuela uste bait du egun duen lana egiteak. Eta ¿Gipuzkoako XIX mendeko klasikoen pare-parean jartzea merezi duenez¿ bere obrak argitaratzen ahaleginak egingo dituela agintzen du.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus