Ikerketa lan honek behar izan duen prozesu luzean pertsona batek baino gehiagok parte hartu du, horregatik ezin da bakarkako proiektutzat hartu. Izan ere, tesi honetan hizpide ditugun gaien aurreko ikerketek, batetik, eta aukeratutako edukiak egoki garatu ahal izateko hainbat pertsonen laguntzak, bestetik, bere biziko garrantzia izan dute. Horregatik, aurrean dugun tesia abiatu aurretik lan honetara hurbildu eta bertan murgildu nindutenen borondatea, baita lanaz gozatu eta azkenean emaitza aproposa azaleratzen lagundu nautenena ere gogora ekarri nahi nuke. Ezin izango nituzke prozesuan lagundu didaten guztien izenak ekarri eta, beharbada, ezustean norbaitena aipatu ez badut ere, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiet bide malkartsua leuntzen lagundu nauten orori.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados