Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Sentimenduen analisi automatikorantz: oinarrizko baliabideen sorkuntza eta hizkuntza maila ezberdinetako balentzia-aldatzaileen identifikazioa

  • Autores: Jon Alkorta Agirrezabala
  • Directores de la Tesis: Igone Zabala Unzalu (dir. tes.), Mikel Iruskieta Quintian (dir. tes.), Koldo Gojenola Galletebeitia (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2019
  • Idioma: euskera
  • Títulos paralelos:
    • Towards the automatic analsis of sentiments in basque
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Arantza Díaz de Ilarraza Sánchez (presid.), Iria da Cunha Fanego (secret.), Juliano Desiderato Antonio (voc.)
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Análisis y Procesamiento del Lenguaje por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Tesi-lan honetan, hizkuntzalaritza aplikatuaren ikuspegitik, euskarazko sentimendu analisian lehenurratsak egin dira. Bi helburu nagusi egon dira tesi-proiektuan. Alde batetik, sentimendu analisia egitekooinarrizko baliabideak sortu ditugu euskararentzat. Zehatz esanda, Euskarazko Iritzi Corpusa, Sentitegiizeneko euskarazko sentimendu lexikoia eta dokumentu-mailako sentimendu sailkatzailea garatu ditugu.Corpusak sei domeinuetako 240 iritzi-testu biltzen ditu. RST hurbilpenaz baliatuta, corpusekodiskurtso-informazioa etiketatuta dago. Gainera, iritzi-testuen orientazio semantikoa ere etiketatuta dago.Sentimendu lexikoiari dagokionez, 1.237 hitzez osatuta dago eta bertako sarrerek -5 eta +5 artekosentimendu balentzia dute. Sentimendu lexikoia sortzeko itzulpen metodologia zehatz bat jarraitu dugu.Azkenik, dokumentu mailako sentimendu sailkatzailea ere garatu dugu. Tresnaren oinarrian aurretikaipatu dugu sentimendu lexikoia dago eta, horretaz gain, baditu beste zenbait erregela ere.Beste aldetik, sentimendu analisiaren lanketa teoriko bat ere egin dugu. Sentimendu sailkapena lexikoianoinarrituz egin nahi bada, hitzen sentimendu balentzia jakitearekin ez da nahikoa, izan ere, testuetanbadaude zenbait fenomeno hitz horien sentimendu balentzia eragiten dutenak. Horiei testuinguruzkobalentzia aldatzaileak deitzen zaie eta horiek euskaran nola agertzen diren landu dugu. Gramatika mailabakoitzeko balentzia aldatzaile mota bat landu dugu: fonologian, bustidura adierazkorra; morfologian,morfemak; sintaxian, ezeztapen-markak eta, azkenik, diskurtsoan, diskurtso erlazioak eta unitate zentrala.Emaitzek erakusten dutenez, balentzia aldatzaileek hitzen edo sintagmen sentimendu balentzia indartuedo ahuldu egiten dute. Ahultze horren intentsitatearen arabera, sentimendu balentziaren zeinuan aldaketagerta liteke, positiboa dena negatibo bilakatuz edo alderantziz. Azkenik, kasu batzuetan, balentziaaldatzaileak ez du eraginik sortzen. // Tesi-lan honetan, hizkuntzalaritza aplikatuaren ikuspegitik, euskarazko sentimendu analisian lehenurratsak egin dira. Bi helburu nagusi egon dira tesi-proiektuan. Alde batetik, sentimendu analisia egitekooinarrizko baliabideak sortu ditugu euskararentzat. Zehatz esanda, Euskarazko Iritzi Corpusa, Sentitegiizeneko euskarazko sentimendu lexikoia eta dokumentu-mailako sentimendu sailkatzailea garatu ditugu.Corpusak sei domeinuetako 240 iritzi-testu biltzen ditu. RST hurbilpenaz baliatuta, corpusekodiskurtso-informazioa etiketatuta dago. Gainera, iritzi-testuen orientazio semantikoa ere etiketatuta dago.Sentimendu lexikoiari dagokionez, 1.237 hitzez osatuta dago eta bertako sarrerek -5 eta +5 artekosentimendu balentzia dute. Sentimendu lexikoia sortzeko itzulpen metodologia zehatz bat jarraitu dugu.Azkenik, dokumentu mailako sentimendu sailkatzailea ere garatu dugu. Tresnaren oinarrian aurretikaipatu dugu sentimendu lexikoia dago eta, horretaz gain, baditu beste zenbait erregela ere.Beste aldetik, sentimendu analisiaren lanketa teoriko bat ere egin dugu. Sentimendu sailkapena lexikoianoinarrituz egin nahi bada, hitzen sentimendu balentzia jakitearekin ez da nahikoa, izan ere, testuetanbadaude zenbait fenomeno hitz horien sentimendu balentzia eragiten dutenak. Horiei testuinguruzkobalentzia aldatzaileak deitzen zaie eta horiek euskaran nola agertzen diren landu dugu. Gramatika mailabakoitzeko balentzia aldatzaile mota bat landu dugu: fonologian, bustidura adierazkorra; morfologian,morfemak; sintaxian, ezeztapen-markak eta, azkenik, diskurtsoan, diskurtso erlazioak eta unitate zentrala.Emaitzek erakusten dutenez, balentzia aldatzaileek hitzen edo sintagmen sentimendu balentzia indartuedo ahuldu egiten dute. Ahultze horren intentsitatearen arabera, sentimendu balentziaren zeinuan aldaketagerta liteke, positiboa dena negatibo bilakatuz edo alderantziz. Azkenik, kasu batzuetan, balentziaaldatzaileak ez du eraginik sortzen.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno