Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Mendebaleko euskararen azterketa dialektologiko-diakronikorantz

  • Autores: Eneko Zuloaga San Román
  • Directores de la Tesis: Joseba Andoni Lakarra Andrinua (dir. tes.), Iñaki Camino Lertxundi (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2020
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Blanca Urgell Lázaro (presid.), Céline Mounole Hiriart-Urruty (secret.), Julen Manterola Agirre (voc.)
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Lingüística y Filología Vascas por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Dialnet Métricas: 8 Citas
  • Resumen
    • Doktorego-tesi hau dialektologia diakronikoaren esparrukoa da, eta Euskal Herriko mendebaleko euskararen bilakabidea du aztergai. Zehazki, mendebaleko euskararen dialektalizazio-prozesua deskribatzeko saioa aurkezten du, azter-eremu nagusitzat fonologiaren esparrua hartuta: guztira zortzi ezaugarri(-multzo)ren bilakabide historikoa aurkezten eta aztertzen da tesian: (i) hasperenaren galera eta zenbait aldaera lexiko; (ii) txistukarien palatalizazioa j bokalerdiaren ondoren; (iii) bokal sudurkariak; (iv) a + a > ea disimilazioa eta horrekin lotutako fenomenoak; (v) eufoniak; (vi) Rui araua; (vii) txistukarien neutralizazioa; eta (viii) bokal bikoitzak. Corpus nagusia testu historikoek osatzen dute: Euskara Arkaikoko (1400-1600), Euskara Zaharreko (1600-1745) eta Lehen Euskara Modernoko lehenengo hamarkadetako (1745-1800) Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako testuak sistematikoki arakatu eta deskribatzen dira. Ondoren, datuen irakurketa eta eztabaidagaiak aurkezten dira, ardatz kronologikoa eta ardatz geografikoa bereizita: irakurketak proposatzen dira ezaugarrien izaeraz eta balio sailkatzaile dialektalaz, garai linguistikoez eta ezaugarrien lehenengo datazioez, foku berritzaile eta eremu gordetzaileez, eta berrikuntza linguistikoen difusio-ereduez eta -bideez. Arestiko deskripzio-interpretazioak literatur bizkaiera deitu izan denaren aurrekariei buruzko atalak osatzen ditu. Garai historikotik harago, mendebal zabaleko testu historikoen azterketak aukera eman dit denboran atzerago joateko eta Erdi Aroko zenbait isoglosaren gorabeherak aztertzeko: Erdi Aroko onomastika eta teoria linguistikoak eskainitako eredu eta lanabesak baliatuz, Euskal Herriko mendebaleko lehenengo eta bigarren mailako zatiketa dialektalak aurkezten dira tesi honetan, bai eta hausnarketa-saioa ere zatiketa horiek Euskara Batu Zaharrarekiko duten loturaz eta distantziaz, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaren arteko lotura linguistikoez.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno