Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Xabier Leteren poetika: aldaeraen azterketa eta bilakabidearen irakurketa bat

Alexander Gurrutxaga Muxika

  • Doktorego tesi honen helburua Xabier Leteren poetika eta beronen bilakabidea ikertzea izan da.Horretarako, batetik, semiotikaren oinarrizko tresnak baliatuz, poeta eta kantariaren obraren azterketa intratestuala eta extratestuala uztartu ditugu. Maila testualean, Leteren lan nagusien azterketa kritikoa egin dugu, eta, maila pragmatikoan, toki berezia eskaini diogu kantagintzak Leteren obran betetzen duen funtzioari. Azterketa hori osatzeko, M. Bajtinen ekarpena hartu dugu kontuan, alteritatearen eta exotopiaren inguruan gogoeta eginez; eta, gisa berean, italiar eskolatik (C. Segreri jarraituz) etorritako hainbat kontzeptu ere baliatu ditugu (bereziki, makrotestua).Bestetik, gure helburua Leteren obraren bilakabidea ikertzea zenez, maila testualeko azterketen ildo jakin bati atxiki gatzaizkio: aldaeren kritikari (hau ere italiar lerroan garatua batez ere). Metodo horren bidetik, Leteren obran bertsio bat baino gehiago dituzten poema eta abestiak aztertu eta konparatu ditugu, piezen irakurketa konparatuaren bidez ibilbide poetikoaren nondik norakoak zedarrituz. Aldaeren kritikak, gainera, aukera eman digu Leteren sorkuntza eta birsorkuntza mekanismoak ezagutzeko. Azkenik, etorkizunerako ikerketa ildo gisa (eta Leteren Funtsa ongi ezagutzeko zortea dugula probestuz), kritika genetikoaren eskutik egindako zenbait azterketa eta gogoeta plazaratu ditugu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus