Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Effects of urban pollution on stream ecosystem functioning

Olatz Pereda

  • Azken mendean zehar gizakiek aurrekaririk gabeko populazioaren tamainaren hazkuntza, baliabideen erabilera eta garapen ekonomikoa eragin dituzte; hiri- eta herri-guneetan sortutako kutsadura mundu osoko ibai eta errekei eragiten dien estres-iturri ohikoenetariko bat bihurtzeraino. Nahiz eta kutsadura-maila murrizteko hondakin-uren araztegi (HUA) asko funtzionamenduan ipini diren, araztegiek ez dute lortzen kutsadura erabat desagerraraztea eta euren isurketek kutsatzaile desberdin askoren nahasketa konplexuak suposatzen dituzte. Isurketa hauen ondorio ekologikoak euren konposizio kimikoaren edota ekosistema hartzailean duten kontzentrazioaren araberakoak dira; azken hau, era berean, errekek eta ibaiek daramaten emariaren araberakoa delarik. Isurketa urbanoek uraren kalitatean duten eragina nahiko ondo aztertuta dagoen bitartean, oraindik ez dago argi zeintzuk diren ekosistema-mailako prozesuetan dituzten eraginak. Hori dela eta, tesi honen helburua kutsadura urbanoak erreken eta ibaien funtzionamenduan duen eragina aztertzea izan da, bai behaketa eta bai manipulazio bidezko, landa eta laborategiko esperimentuak konbinatuz.Kutsaduraren efektua, ordea, areagotu daiteke hainbat estres-faktorek aldi berean eragiten dutenean. Horien artean, ur-eskasiak berebiziko garrantzia dauka, erreka eta ibaien diluzio-gaitasuna murrizten baitu. Ondorioz, lehenik eta behin, kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren arteko elkarreragina aztertu nuen erreken funtzionamenduan. Ekosistema-mailako zenbait prozesu aztertu nituen, diluzio-gaitasun aldakorra zuten isurialde Mediterraneoko 13 erreketan. Erreketako bakoitzean kontrol eta inpaktu tramu bat definitu nituen, isurketa urbanoen sarreretatik gora eta behera, hurrenez hurren. Kutsadura urbanoak eragin konplexuak izan zituen ekosistemaren funtzionamenduan, baina neurtutakoprozesu gehienak linealki emendatu ziren kutsatzaile kontzentrazioaren igoerarekiko. Hortaz, ibai-ekosistemen funtzionamenduan deskribatutako aldakortasuna uraren kimikan emandako aldaketek eragin zuten; batez ere, droga farmazeutikoek. Emaitza hauek aditzera ematen dute kutsadura urbanoaren efektuak isurketaren izararen ondoriozkoak ez ezik, erreka hartzaileetan jasaten duten diluzioaren ondoriozkoak ere badirela, eta gainera, oso kontzentratutako isurketek jarduera biologikoak ere bultza ditzaketela.Hala ere, araztegien isurketen efektu ekologikoak landa esperimentuen bidez aztertzea, isurketetatik gora eta behera dauden erreken tramuak alderatuz alegia, ez ohi da eginkizun erreza; orokorrean, isurketen sarreretatik gora dauden tramuak beste hainbat kutsadura-iturriren menpe daudelako. Egoera honek manipulazio-bidezko landa-esperimentu batekiko beharra azaleratu zigun eta horregatik, BACI (Before-After/Control-Impact) motako diseinua zuen esperimentu bat gauzatu nuen. Esperimentuan zehar, tratamendu tertziarioa zuen araztegi baten efluentearen parte bat kutsatu gabeko erreka batera isuri genuen eta isurketaren efektu ekologikoak urtebetez aztertu nituen. Araztegiaren isurketak, nahiz eta oso diluituta egon erreka hartzailean, aztertutako prozesu ekologiko gehienak emendatu zituen, gutxi batzuek ez zuten aldaketarik erakutsi eta biofilmaren mantenugai-atxikimendua izan zen murriztutako prozesu bakarra. Hori dela eta, emaitza hauek erakusten dute araztegien isurketek, nahiz eta oso diluituta egon erreka edo ibai hartzaileetan, eragin garrantzitsuak izan ditzaketela ekosistemaren funtzionamenduan.Tesiko aurreikuspen sendoenetariko bat izan zen araztegien isurketek subsidio-estres motako erantzunak eragingo zituztela ibai-ekosistemen funtzionamenduan; betiere, erreka hartzaileetan jasango zuten diluzioaren arabera. Gauzatutako landa-esperimentuetan, aitzitik, aztertutako prozesu batek ere ez zuen esperotako patroi hura jarraitu. Horregatik, laborategiko esperimentu bat gauzatu nuen, zeinetan erreka artifizialak kutsadura-kontzentrazio gradiente baten eraginaren pean jarri nituen, erreka-ur garbitik araztegi baten isurketen uretara. Aztertutako prozesu guztien artean, biofilmaren biomasa izan zen esperotako subsidio-estres motako erantzuna jarraitu zuen bakarra. Araztegiaren isurketak, ordea, prozesu gehienak emendatu zituen, nahiz eta erantzun-patroi desberdin eta konplexuak erakutsi zituzten kontzentrazio igoerarekiko. Biofilmaren mantenugai-atxikimendua izan zen, beste behin ere, araztegien isurketen ondorioz murriztutako prozesu bakarra. Era berean, aztertutako prozesu gehienek kutsaduraren legatu-efektu argiak erakutsi zituzten, nahiz eta erantzun-patroi konplexuak erakutsi zituzten. Ondorioz, horrelako esperimentuen emaitzek kutsadura urbanoaren ondorioak ibai-ekosistemen funtzionamenduan ulertzen lagun gaitzake, baina prozesuen erantzunaren konplexutasuna azpimarratzen dute.Oro har, tesi honen emaitzek aditzera ematen dute araztegien isurketek efektu garrantzitsuak eta konplexuak eduki ditzaketela ibai-ekosistemen funtzionamenduan; bereziki kaltegarriak izan daitezkeenak komunitate mikrobiarraren bidez erregulatutako prozesuentzat. Ondorioz, emaitza hauek azpimarratzen dute funtsezkoa dela erreken eta ibaien emari ekologikoak mantentzea eta gaur egun legediak ezartzen dituen kutsatzaile desberdinekiko mugei doitzea, erreken diluzio-gaitasuna gehiago ez murrizteko. Hala ere, ikertzen jarraitzea beharrezkoa da, kutsatzaileen nahasketa konplexu hauen ondorio ekologikoak zehaztasunez deskribatzeko, eta hortaz, tratamendu prozesuak optimizatu eta kalte ekologikoak murrizteko. // Azken mendean zehar gizakiek aurrekaririk gabeko populazioaren tamainaren hazkuntza, baliabideen erabilera eta garapen ekonomikoa eragin dituzte; hiri- eta herri-guneetan sortutako kutsadura mundu osoko ibai eta errekei eragiten dien estres-iturri ohikoenetariko bat bihurtzeraino. Nahiz eta kutsadura-maila murrizteko hondakin-uren araztegi (HUA) asko funtzionamenduan ipini diren, araztegiek ez dute lortzen kutsadura erabat desagerraraztea eta euren isurketek kutsatzaile desberdin askoren nahasketa konplexuak suposatzen dituzte. Isurketa hauen ondorio ekologikoak euren konposizio kimikoaren edota ekosistema hartzailean duten kontzentrazioaren araberakoak dira; azken hau, era berean, errekek eta ibaiek daramaten emariaren araberakoa delarik. Isurketa urbanoek uraren kalitatean duten eragina nahiko ondo aztertuta dagoen bitartean, oraindik ez dago argi zeintzuk diren ekosistema-mailako prozesuetan dituzten eraginak. Hori dela eta, tesi honen helburua kutsadura urbanoak erreken eta ibaien funtzionamenduan duen eragina aztertzea izan da, bai behaketa eta bai manipulazio bidezko, landa eta laborategiko esperimentuak konbinatuz.Kutsaduraren efektua, ordea, areagotu daiteke hainbat estres-faktorek aldi berean eragiten dutenean. Horien artean, ur-eskasiak berebiziko garrantzia dauka, erreka eta ibaien diluzio-gaitasuna murrizten baitu. Ondorioz, lehenik eta behin, kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren arteko elkarreragina aztertu nuen erreken funtzionamenduan. Ekosistema-mailako zenbait prozesu aztertu nituen, diluzio-gaitasun aldakorra zuten isurialde Mediterraneoko 13 erreketan. Erreketako bakoitzean kontrol eta inpaktu tramu bat definitu nituen, isurketa urbanoen sarreretatik gora eta behera, hurrenez hurren. Kutsadura urbanoak eragin konplexuak izan zituen ekosistemaren funtzionamenduan, baina neurtutakoprozesu gehienak linealki emendatu ziren kutsatzaile kontzentrazioaren igoerarekiko. Hortaz, ibai-ekosistemen funtzionamenduan deskribatutako aldakortasuna uraren kimikan emandako aldaketek eragin zuten; batez ere, droga farmazeutikoek. Emaitza hauek aditzera ematen dute kutsadura urbanoaren efektuak isurketaren izararen ondoriozkoak ez ezik, erreka hartzaileetan jasaten duten diluzioaren ondoriozkoak ere badirela, eta gainera, oso kontzentratutako isurketek jarduera biologikoak ere bultza ditzaketela.Hala ere, araztegien isurketen efektu ekologikoak landa esperimentuen bidez aztertzea, isurketetatik gora eta behera dauden erreken tramuak alderatuz alegia, ez ohi da eginkizun erreza; orokorrean, isurketen sarreretatik gora dauden tramuak beste hainbat kutsadura-iturriren menpe daudelako. Egoera honek manipulazio-bidezko landa-esperimentu batekiko beharra azaleratu zigun eta horregatik, BACI (Before-After/Control-Impact) motako diseinua zuen esperimentu bat gauzatu nuen. Esperimentuan zehar, tratamendu tertziarioa zuen araztegi baten efluentearen parte bat kutsatu gabeko erreka batera isuri genuen eta isurketaren efektu ekologikoak urtebetez aztertu nituen. Araztegiaren isurketak, nahiz eta oso diluituta egon erreka hartzailean, aztertutako prozesu ekologiko gehienak emendatu zituen, gutxi batzuek ez zuten aldaketarik erakutsi eta biofilmaren mantenugai-atxikimendua izan zen murriztutako prozesu bakarra. Hori dela eta, emaitza hauek erakusten dute araztegien isurketek, nahiz eta oso diluituta egon erreka edo ibai hartzaileetan, eragin garrantzitsuak izan ditzaketela ekosistemaren funtzionamenduan.Tesiko aurreikuspen sendoenetariko bat izan zen araztegien isurketek subsidio-estres motako erantzunak eragingo zituztela ibai-ekosistemen funtzionamenduan; betiere, erreka hartzaileetan jasango zuten diluzioaren arabera. Gauzatutako landa-esperimentuetan, aitzitik, aztertutako prozesu batek ere ez zuen esperotako patroi hura jarraitu. Horregatik, laborategiko esperimentu bat gauzatu nuen, zeinetan erreka artifizialak kutsadura-kontzentrazio gradiente baten eraginaren pean jarri nituen, erreka-ur garbitik araztegi baten isurketen uretara. Aztertutako prozesu guztien artean, biofilmaren biomasa izan zen esperotako subsidio-estres motako erantzuna jarraitu zuen bakarra. Araztegiaren isurketak, ordea, prozesu gehienak emendatu zituen, nahiz eta erantzun-patroi desberdin eta konplexuak erakutsi zituzten kontzentrazio igoerarekiko. Biofilmaren mantenugai-atxikimendua izan zen, beste behin ere, araztegien isurketen ondorioz murriztutako prozesu bakarra. Era berean, aztertutako prozesu gehienek kutsaduraren legatu-efektu argiak erakutsi zituzten, nahiz eta erantzun-patroi konplexuak erakutsi zituzten. Ondorioz, horrelako esperimentuen emaitzek kutsadura urbanoaren ondorioak ibai-ekosistemen funtzionamenduan ulertzen lagun gaitzake, baina prozesuen erantzunaren konplexutasuna azpimarratzen dute.Oro har, tesi honen emaitzek aditzera ematen dute araztegien isurketek efektu garrantzitsuak eta konplexuak eduki ditzaketela ibai-ekosistemen funtzionamenduan; bereziki kaltegarriak izan daitezkeenak komunitate mikrobiarraren bidez erregulatutako prozesuentzat. Ondorioz, emaitza hauek azpimarratzen dute funtsezkoa dela erreken eta ibaien emari ekologikoak mantentzea eta gaur egun legediak ezartzen dituen kutsatzaile desberdinekiko mugei doitzea, erreken diluzio-gaitasuna gehiago ez murrizteko. Hala ere, ikertzen jarraitzea beharrezkoa da, kutsatzaileen nahasketa konplexu hauen ondorio ekologikoak zehaztasunez deskribatzeko, eta hortaz, tratamendu prozesuak optimizatu eta kalte ekologikoak murrizteko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus