Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskal telebistaren sorrera, garapena eta funtzioa euskararen normalizazioaren testuinguruan

  • Autores: Asier Larrinaga Larrazabal
  • Directores de la Tesis: Igone Zabala Unzalu (dir. tes.), Agurtzane Elordui Urkiza (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2019
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Miren Karmele Azkarate Villar (presid.), Elixabete Pérez Gaztelu (secret.), Javier Díaz Noci (voc.)
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Análisis y Procesamiento del Lenguaje por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Dialnet Métricas: 2 Citas
  • Resumen
    • Tesian, Euskal Telebistaren 1982tik 2018ra arteko historiaren azterketa egin dugu, euskararen normalizazioaren ikuspegitik begiratuta. Euskal Telebista 1982an eratu zen, euskal gizarteak irrikatzen zuen burujabetza neurri batean erdiesteko aukera gertatu zen testuinguru batean. Proiektua Eusko Jaurlaritzak eraman zuen aurrera, Gernikako Estatutuan jasota zeuden eskumenez baliatuta. Hedabide berriak hiru eginkizun bete behar zituen komunitatearen zerbitzuan: herritarrei informaziorako eta parte-hartze politikorako baliabide bat eskaintzea; hezkuntza-sistema osatzea, eta euskara eta euskal kultura sustatzea eta zabaltzea. Euskara sustatzeko eta zabaltzeko betekizun horretan, bi faktore izan dira baldintzatzaile nagusiak. Lehena, euskararen estandarizazioa. ETBk euskara batua hartu zuen bere hizkuntza-eredutzat lehen unetik, baina euskararen estandarizazioa hasierako urratsetan zegoen eta, gainera, literaturarako planteatua zen. Ondorioz, ETBk hainbat erronkari egin behar izan zien aurre, besteak beste, euskara telebistako komunikaziorako lantzea, euskara batua ahozko erabilerara egokitzea, eta komunikatzaileak euskara batu berri horretan aritzeko prestatzea. Bigarren faktorea teknologia digitalaren agerpena izan da, XXI. mendearen atarian mundu globalizatua ekarri diguna. Mundu horretan, hizkuntza gutxituko hedabideei erronka zailak planteatu zaizkie, hala nola, plataforma, kanal eta eragile berrien lehia; hiztunen eta komunikatzaileen hizkuntzajarrera berriak, eta hedabideak kontsumitzeko modu berriak. Erronka horien guztien aurrean ETBk zelan ¿okatu eta zelan erantzun duen aztertzea izan da tesi honen ardatza.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno