Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Metanoaren aktibazioa hamargarren taldeko metal hibrido hidróxido/sulfhidrido katioien bitartez katalizatua

Oier Lakuntza Irigoien

  • Tesi honetan nikel hidrido hidroxido katioi bidezko metanoaren aktibazioaren spin baxuko nahiz altuko erreakzio mekanismoak ikertu dira. Mekanismo horren bitartez, lortutako emaitza esperimentalak arrazoitu dira, -OH ligandoaren ikusle izaera eta scrambling-a esaterako. Era berean, nikel hidrido hidroxido katioiaren pareko beste katalizatzaile batzuk proposatu, eta beren spin baxuko nahiz altuko egonkortasuna ikertu da. Horretarako, 10. Taldeko beste trantsizio metalak eta ¿OH ligandoaren antzeko egitura elektronikoa duen ¿SH ligandoa erabili dira. Era honetan, katalizatzaile horiek metanoarekin erreakzionatzeko adinako egonkortasunik duten aztertu da. Horretarako, 10. Taldeko metal katioi soilen eta uraren nahiz H2S-ren arteko erreakzioen azterketa burutu da, aipaturiko metal hidrido hidroxido/sulfhidrido katioiak, erreakzio hauetako bitartekari zentralak baitira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus