Azkeneko urteotan gene-adierazpena indarrez ari da erabiltzen ekotoxikologia arloan, toxikoek eta kutsatzaileek organismoetan duten eragina aztertu nahian. Jakintza-arlo honen aurrerapausoa sekuentziazio-teknika berrien iraultzarekin batera ari da garatzen. Honi esker geroz eta informazio geniko handiagoa dago, orain dela urte batzuk arte hau bakarrik zenbait itu-organismoetarako eskuragarri ez bazegoen ere. Hala ere, oraindik ere, ekotoxikologian interes handia duteneko espezieetan informazio genikoa murritza da. Hori dela eta, tesi honek hutsune hori betetzen saiatu da. Horregatik ekotoxikologia azterketetan erabili ohi diren 3 espezieetan, korrokoian (Chelon labrosus), aingiran (Anguilla anguilla) eta muskuiluan (Mytilus edulis) sekuentizazio teknika ezberdinak burutu dira, homologia bidezko itu-geneen bilaketatik teknologia berritzaileenetara (454 pirosekuentziazioa). Muskuiluen kasuan SSH bitarteko teknikaz estirenoaren aurrean biomarkatzaileak izan daitezkeen 284 geneen sekuentziak eskuratu dira. Behin informazio nahikoa lorturik korrokoi eta aingirentzat (8300 sekuentzia korrokoian eta 11000 sekuentzia aingiran) transkriptomika arloan geneen adierazpena aztertzeko erabilgarriak direneko oligonukleotidoen mikroarrai espezifikoak diseinatu dira. Berauek laborategian zein zelaiko esperimentuetan erabili dira, eta berauen erabilgarritasuna frogatu da kutsaduraren zein toxikoen arrisku ebaluaketan edo mekanismo toxikoen aurkikuntzan. Besteak beste, tributil estainoak (TBT-ak), itsasontzietan erabilia izan den pintura itsasgaitzak, ugaztunetan lipidoen metaketa sortu dezakela jakina da, baina hau arrainetan gertatzen ote den korrokoietan aztertu dugu diseinaturiko mikroarraiaz baliatuz. Azkenik, zelaiko animaliak erabiliz azterketa molekularretan aldakortasun handia sor daitekeela jakina da, beraz, hori murriztu nahian, arrainak sexatzeko metodo molekular bat ere aurkeztu da, non gonadetatik erauzitako RNArekin egindako elektroforesi arrunt batez sexua identifikatu daitekeen, 5S rRNA molekula dela medio. Azkeneko herraminta honek ere histologiarik egin gabe arrainetan konposatu estrogenikoek sortzen dituzteneko intersexak identifikatzea ere baimentzen du. Prozedura honen patente espainarra eskatu da.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados