Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Eguzki-zelulen fabrikaziorako laser-teknologiaren ekarpena

Aloña Otaegi Aizpeolea

  • Tesi honetan eguzki-zelulak fabrikatzeko laser-teknologiaren ekarpena aztertzen da. Laserra maneiatzeko tresna erraza da, lerroko prozesu-automatizatuetan aise txerta daitekeena. Industriak hala ere, laserrek eragiten dituzten kalteak bestelako laser batzuk erabilita edota teknika berriak erabilita konpondu dituzte. Ondorioz, laser-teknologia nolabait fabrikazio-urrats batzuetarako baztertu egin da. Tesi honetan laser-kalteak aztertu eta ulertzeko lana egin da. Horretarako, laser-kalteak modelatu eta kuantifikatu dira, bai eta haien zergatia justifikatu. Laser-kalteak eliminatu eta txikiagotzeko lana ere egin da.Berdin dio zein laser erabiltzen den eguzki-zelulak fabrikatzeko: hark eragindako kaltea honako hau da: eguzki-zelularen pn juntura gainazalean agerian utzi. Aukeratutako laserraren ezaugarriaren arabera, laser-lorratza garbiagoa izango da edo ez.Laserrak marraztutako lorratza garbitzeko, eta hartara eguzki-zelulen ezaugarri elektrikoak berreskuratzeko, ¿laser+erauzketa kimikoa¿ prozesua gomendatzen da; prozesu horrek eguzki-zelulak fabrikatzeko hainbat urratsetan ireki diezazkioke ateak laser-teknologiari.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus