Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Estimulu-erantzun poliuretanoen sintesi eta karakterizazioa diels-alder kimikan oinarrituta

  • Autores: June Aizpurua Lariz
  • Directores de la Tesis: Lourdes Irusta Maritxalar (dir. tes.), María José Fernández-Berridi Taberna (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2017
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Arantxa Eceiza Mendiguren (presid.), Alaitz Rekondo Garin (secret.), Iñaki Zalakain Iriazabal (voc.)
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Ondorengo lan honek estimulu-erantzun poliuretanoak sintetizatzeko helburua du, estimulu bezala tenperatura erabiliz. Tenperaturarekiko erantzuna duten materialen artean ikertuena Diels-Alder erreakzio termo-itzulkorra duen materiala da. Tenperatura egokia erabiliz loturak hautsi eta sortu egiten dira. Nahiz eta ikerketa asko egin den polimeroetan Diels-Alder erreakzioaren kimika aplikatzeko, erreakzio honen potentziala ikusirik, oraindik ere Diels-Alder erreakzioaren kimika asko ikertu daiteke material berriak eratzeko. Gainera, gaur egungo kimikak material geroz eta jasangarriagoak eta ingurumenarekiko arduratsuagoak behar ditu, beraz, Diels Alder kimikak, aurretik aipaturiko aplikazioetan erabili ahal izateko gainditu beharko dituen aspektuak izango dira.Beraz, lan honetan Diels-Alder funtzionalitatea duten poliuretanoak sintetizatzen dira, hauek tenperaturaren ondorioz polimero kateen luzatze itzulgarria edo saretze itzulgarria emango dute, Diels-Alder funtzionalitatea duen konposatuaren kokapenaren arabera. Bestalde, sintesirako aukera ezberdinen artean ingurumenarekiko jasangarrienak aukeratu dira, horrela, konposatu organikoen kantitatea murriztu da ur faseko poliuretanoak sintetizatuz. Material hauek, aplikazio ugari dituzte material birziklagarrien eta self-healing materialen eremuan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno