Tesiak Kojèvek denborari buruz argitaratu zuena aukeratu, argitu, antolatu eta interpretatu du. Izan ere, Kojève bi daude: lehenak gizakia ebakitzailetzat, suntsitzailetzat eta hiltzailetzat zuen; historiaren amaiera zein jakintsu perfektsua gertatuzat jo zituen. Bigarrenak, aldiz, leunagoa izaki, ontologikoagoa, gizakia hitz bilaka dadin aholkatuko du, "egia" hitza zehazki, jakintsua eta historiaren amaiera eginkizuntzat izango ditu eta "zer gertatzen ote da une baten eta hurrengo unearen artean" bezalako galderak egingo ditu.
Nondik nora Kojèveren "Kehre" hura?
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados