Musika-irakaskuntzen erregimen juridikoa izenburu duen doktorego-tesi honetan, gaiok izango ditugu aztergai:
Musika-irakaskuntzek izan duten bilakaera.
Musika-irakaskuntza orokorrak nola uztartzen diren hezkuntza-sistema orokorrean.
Zer nolako neurriak hartu dituzten hezkuntza-Administrazioak, araubide orokorreko irakaskuntzak, araubide bereziko musika-irakaskuntzekin aldi berean ikasi ahal izateko.
Hezkuntza-sistematik at antolatzen diren musika-irakaskuntza ez arautuak.
Araubide bereziko musika-irakaskuntzen hiru graduak, arreta berezia ipiniz goi-mailako ikasketei. Bada, Araubide bereziko musika-irakaskuntzei dagokienez, ondoko gaietan sakonduko dugu: euren antolakuntza akademikoan, eskura daitezkeen tituluetan, musika-ikastetxe ofizialen erregimen juridikoan, baita musika-irakasleen erregimen juridikoan ere.
Azkenik, goi-mailako musika-irakaskuntzek Boloniako prozesuan zehar duten tokiari buruz ikertzeko parada izanen dugu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados