Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Argazki koloreztatuak zaharberritzeko paperean erabiltzen diren zenbait kontserbazio-zaharberritze tratamenduren egokitasunaren azterketa

Enara Artetxe Sánchez

  • Argazki koloreztatuen gaineko ezagutza historikoa eta materiala urria denez, egun kontserbazio-zaharberritze tratamendu egokirik ez da existitzen. Horregatik, doktorego-tesi honen helburua batetik, argazki koloreztatuen ezagutza sakontzea da eta, bestetik, argazki koloreztatuak zaharberritzeko paperean erabiltzen diren kontserbazio-zaharberritze tratamendu arrunten egokitasuna aztertzea da. Ikerketa aurrera eramateko XIX. eta XIX. mendeko eskuliburuen bilaketa bibliografikoa eta paper gaineko argazki koloreztatu originalen azterketa burutu da. Bildutako informazioak Argazkigintzaren historian argazki koloreztatuek izan zuen lekua aztertu da, sasoiko prozesu eta materialak bildu dira eta pairatzen dituzten berariazko narriadurak mugatu dira. Ondoren, argazki originalak erreproduzitzen dituzten probeten bidez tratamenduen egokitasuna aztertu da, eragiten dituzten dentsitate eta kolore aldaketen neurketaren bidez. Lortutako emaitzek argazki koloreztatuak zaharberritzeko metodologia egokitua ezartzea ahalbideratu dute, eragin kaltegarriak dituzten tratamenduak gaitzetsiz eta egokienak hautatuz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus