Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Internet darabilten boto sistema elektronikoetan unibertsaltasun eta askatasun printzipioen azterketa eta proposamenak

  • Autores: Maider Huarte Arrayago
  • Directores de la Tesis: Joseba Iñaki Goirizelaia Ordorika (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2009
  • Idioma: español
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Juan Luis Ordiales Basterretxea (presid.), Juan José Igarza Ugaldea (secret.), Julian Florez Esnal (voc.), Urko Zurutuza Ortega (voc.), Roberto Uribeetxeberria Ezpeleta (voc.)
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: TESEO
  • Resumen
    • Hauteskunde prozesuek, demokratikotzat jotzeko, unibertsaltasun, berdintasun, askatasun eta sekretu printzipioak betetzen dituzten boto sistemak erabili behar dituzte. Azken hamarkadetan, hauteskunde prozesuak Informazio eta Komunikazio Teknologia berriekin hobetzen dituzten boto sistema berriak proposatu dira, telematika arloan erronka berriak ekarri dituztenak.

      Gaur egungo Internet Darabilten Boto Sistema Elektronikoetan, gehienbat berdintasuna eta sekretua helburu dituzten propietateak landu direla ikusirik, unibertsaltasuna eta askatasuna ere haiek bezain garrantzitsuak kontsideratuz, horietarako beharren azterketa eta proposamenak landu ditugu, tesi dokumentu honetan islatu ditugularik.

      Unibertsaltasun eta askatasunaren azterketa eta proposamen horiek berdintasun eta sekretu printzipioak ahaztu gabe egin behar direnez, gure ikerketan Internet Darabilen Boto Sistema Elektroniko oso bat zehaztu dugu. Zehazpen horretarako, berdintasunerako eta sekreturako erabilitako mekanismoetatik, unibertsaltasun eta askatasuna maila berdinean lortzea ahalbidetzen dutenak aukeratu ditugu, beharrezko aldaketa edo hobekuntzak proposatuz.

      Gure sistemaren balioa erakusteko, Europar Kontseiluak Boto Sistema Elektronikoetarako aurkeztutako segurtasun helburuak betetzearen azterketa egin dugu, telekomunikazio protokolo kriptografiakoren balidatzearekin osatu dugu, Internet erabiltzearen arriskuak gainditzeko. Ondorioz, beste edozein zerbitzu telematiko bezain seguru edo arriskutsua den Internet Darabilen Boto Sistema Elektronikoa definitu dugu, beste hainbatetan ere erabili daitezkeen unibertsaltasun eta askatasunerako proposamenak batzen dituena.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno