Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de E2f2 transkripzio-faktorearen funtzioa aztertzeko hurbilketa proteomikoa

Mikel Azkargorta Mugica

  • E2F2 zelula-zikloaren erregulazioarekin estuki lotuta dagoen transkripzio-faktorea da. Hasieran zelula-zikloaren aktibatzaile bezala jokatzen duela deskribatu izan zen arren, E2F2-gabeko (E2F2 knockout edota E2F2-/-) saguekin egindako ikerketek erakutsi zuten hauen T linfozitoen zelula-zikloa erreprimitu dezakeela. Tesi-lan honetan bi dimentsioko elektroforesian (2DE) eta masa-espektrometrian (MS) oinarritutako proteomika diferentzialeko estrategia jarraitu da E2F2-gabeko T linfozitoen proteina adierazpen-patroia aztertzeko. Estrategia hau jarraituz T linfozito kieszente zein aktibatuen proteina erauzkin totala eta nukleotan aberastutako proteina erauzkinak aztertu dira


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus