Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Null arguments and linguistic variation: a minimalist analysis of pro-drop

  • Autores: Maia Duguine Haristoy
  • Directores de la Tesis: Ricardo Etxepare (dir. tes.), Hamida Demirdache (dir. tes.), Myriam Uribe-Etxebarria Goti (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2013
  • Idioma: español
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Alain Rouveret (presid.), Beñat Oyharçabal (secret.), Jairo Nunes (voc.), Olga Fernández Soriano (voc.), Cedric Boeckx (voc.)
  • Materias:
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Dialnet Métricas: 5 Citas
  • Resumen
    • Tesi honen helburu nagusia enpirikoki eta kontzeptualki koherentea den argumentu isilen analisi bat garatzea da, espresio isil hauen baimentze baldintzak eta haien ezaugarri morfosintaktiko, semantiko eta fonologikoak azalduko dituena. Proposatutako hipotesiaren arabera, argumentu isilak elipsi operazio bat jasaten duten DSak dira. Analisi honen berritasuna hedaduran datza: DS-elipsi analisiak pro-drop hizkuntza guztietarako balio duela argudiatzen dut, bai komunztadura morfologia dutenetarako, bai komunztadurarik gabekoetarako. Horrela, onartu ohi denaren aurka, komunztadura ez da argumentu isilak formalki baimentzen dituena. Subjektu isil eta gauzatuen azterketa xehe batek hauen tipologia berri bat azalerazten du. Tipologia honetan, argumentu isilek eta subjektu lexikoek ez dute distribuzio bera, eta subjektu lexikoak eta erreferentzialki dependenteak diren PRO gisako subjektu isilak ez dira banaketa osagarrian. DSen elipsia hiru baldintzaren mende da. Lehen baldintza sintaktikoa da: soilik egiturazko kasua jaso duten DSak isildu daitezke. Ikerketak egiturazko kasuaren teoria berrikustera eramaten nau, hau Alderantzizko Kasuaren Iragazkian oinarritu behar dela ondorioztatuz.Proposatzen dudan bigarrena baldintza morfologikoa da, eta kasu-ezarlearen eta DSaren ¿-tasunek balore berak eduki ditzaten eskatzen du. Alemanaren gisako hizkuntzetan aditz jokatuko ¿-tasunak morfologian txirotzen direla aintzat hartuz, hizkuntza hauetan subjektu isilen baimentze eza azaltzen dugu. Azkenik, hirugarren baldintza semantikoa da: elipsia Paralelismo baldintza baten mende da, eta horrek argumentu isilen interpretazioa eta banaketa sintaktikoaren hainbat paradigma azaltzen ditu. Tesiak euskararen datuak aztertzen ditu, bai eta beste hizkuntza batzutakoak, hala nola gaztelania, japoniera, kitxua eta txamorro.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno