Tesian perpaus erlatibo esplikatiboen kasuan euskararen eta gaztelaniaren artean dauden aldeak ikertzea da, itzulpengintzaren beharretara begira, Estilistika Konparatuaren eta Itzulpen-Ikerketa Deskriptiboaren metodologia erabiliz. Horretarako, corpus bat osatu da euskaratik gaztelaniara itzulitako hamar eleberri garaikideren hustuketatik ateratako adibideekin, gaztelaniazko itzulpenetako erlatiboak eta sorburu-testuetako baliabideak binomiotan elkartuz, helburua izanik ikustea zernolako baliokidetasun testualak dauden sorburu-testuetako eta xede-testuetako baliabide desberdinen artean, eta, bide horretatik, hizkuntza bakoitzaren estilistika parez pare jartzea. Horrela, corpusaren azterketak argi utzi du, euskararen eta gaztelaniaren kanon sintaktiko-estilistikoak desberdinak direla gaur egun, oro har erlatiboaren, eta, zehazkiago, erlatibo esplikatiboen erabilerari dagokionez, itzulpen-tipologia guztietan, hots, bai itzulpen alografoetan, bai autoitzulpenetan bai eta itzultzailearen eta idazlearen artean egindakoetan ere.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados