Tesia honen helburu nagusia da testu genero baten ezaugarrien ezagutzea euskaraz: ahozko aurkezpena. Horretarako, ikerlan hau datu enpirikoetan oinarritzen da, ikasle elebidunek euskaraz ekoiztu dituzten testuetan. Ikasleek Euskal ikasketak saileko lizentzia jarraitzen dute Baionan, 19 eta 20 urte artean dute, oinarrizko formakuntzan eta haietatik zenbait irakasle bihurtiko dira. Ikerketa honek agerian ezartzen ditu ikasleen gaitasunak, jakiteak eta eskasiak testu genero horren ekoizpenean. Obra literario baten azterketa kritikoa ahozkoan aurkeztu dute, unibertsitatean eta oro har eskolan egiten ohi den bezala.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados