Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Herri kontakizunak Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan: bilketa, sailkapena eta irriaren adierazpenaren azterketa

Maialen Moreno Zubeldia

  • Tesi honen oinarria Ipar Euskal Herrian (Pirineo Atlantikoak, Frantzia) euskaraz egindako ahozko literaturako kontakizunen bilketa lan bat da. Elkarrizketatu beharreko herritarrak aukeratu eta horien memorietatik ateratako ixtorioak jaso eta transkribatu dira. Kontakizun horiek aztertu eta sailkatzean, zati handi bat irri ixtorioek osatzen zutela konturatuta, irri ixtorio horien ezaugarrietan sakondu da: egitura, gaiak, beste hizkuntza batzuetan horiei buruz egindako azterketak... Ahozko literaturako beste genero batzuen aldean, irri ixtorioak gutxiago aztertu dira.

    Horietako zenbait ixtorio tradiziozkoak direla frogatu nahi izan da eta badira Espainian Urrezko Mendeak direlakoetan (XVI eta XVII. mendeak) ezagunak zirenak ere. Gure corpuseko ixtorioetan islatzen den irri modua arakatu nahi izan dugu: Erdi Aroan nagusi ziren zenbait irri gaietatik hasi eta XX. mende hasieran Bergson-ek eta Freud-ek komikotasunaren eta txistearen baliabideen inguruan egindako gogoetetarainokoak. Era berean, ikusiko dugu zenbait gai errepikatu egiten direla kontakizun horietan (antiklerikalismoa, emakumeen argitasuna beren senarrak engainatzerakoan…) eta gai horien zergatiaz eta izan dezaketen jatorriaz literaturan egin diren hipotesiak jaso dira.

    La base de esta tesis es una recopilación de relatos de tradición oral en euskera, realizada en el País Vasco Francés (Pirineos Atlánticos, Francia). Se han escogido unos informantes, para recoger y transcribir los relatos que guardan en sus memorias. Al examinar y clasificar los relatos, y ver que una gran parte lo formaban relatos humorísticos, hemos profundizado en las características de esos relatos: estructura, temas, investigaciones realizadas sobre ellos en otros idiomas...En comparación con otros géneros de la literatura oral, los relatos humorísticos han sido menos estudiados. Se ha pretendido demostrar que varios de esos relatos son tradicionales, y hay incluso algunos que eran conocidos el los Siglos de Oro en España (siglos XVI y XVII). Hemos querido indagar el tipo de humor que se refleja en nuestro corpus: comenzando desde algunos temas humorísticos recurrentes en la Edad Media, hasta llegar a las reflexiones de comienzos del siglo XX de Bergson y Freud sobre la comicidad y el chiste. Veremos que algunos temas se repiten en esos relatos (el anticlericalismo, la lucidez de las mujeres a la hora de engañar a sus maridos...) y se recogen las hipótesis que existen en la literatura sobre el porqué de esos temas y su posible procedencia.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus