Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Diru-laguntza pubikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabideak: Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskainitako diru-baliabideen azterketa

Miren Elixabete Larrinaga Artetxe

  • Doktore-tesiaren objektua diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabide inprimatuak dira. Ikerketa-eremu zabal horretan, lanak arreta jarri du Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian, urte biak barne, euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskaini dizkien diru-laguntzetan.Ikerketaren egileak ekarpena egin nahi izan dio hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerkuntzak oraindik gutxi jorratu duen azterketa-lerro bati; zehatzago esateko, hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideei eskainitako diru-laguntza publikoak interesgunetzat dituen azterketa-arloari. Ahalegina euskara hutsean diharduten hedabide inprimatuak erdigunean jarriz burutu da. Halaber, azterketa deskriptiboarekin batera, fokua beste bi kontutan jarri da: diru-laguntzen eskatzaileen eta emaileen artean garatu den harreman-dinamikan, eta batzuek eta besteek aztertu den errealitateari buruz eraiki dituzten diskurtsoetan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus