André Madré jeneralak zuzendu eta 1956an Hazparnen estrenatutako GURE SOR LEKUA euskarazko dokumental luzea du ardatz ikerketa honek. Orain arte galdutzat ematen zen filma, eta historian euskaraz egindako lehena dena. Haren kopia mutu baten eta beste zenbait material baliosen aurkikuntza abiapuntu hartuta, pelikularen, autorearen eta garaiaren azterketa burutuko da bertan; horretarako, analisi filmikoa, historikoa eta soziologikoa erabiliz, eta filma Euskal Herriari buruz egin diren bestelako dokumentalekin erkatuz.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados