Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Saretze erreakzioaren kontrola proteinazko filmen eta biokonpositeen propietateak

  • Autores: Alaitz Etxabide Etxeberria
  • Directores de la Tesis: Koro de la Caba Ciriza (dir. tes.), Pedro Guerrero (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2017
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Miriam Peñalba Otaduy (presid.), Marta Urdanpilleta Landaribar (secret.), Veronique Coma (voc.), Lorenzo Pastrana Castro (voc.), Juan Ignacio Maté Caballero (voc.)
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Lan honen helburu orokorra arrain-gelatinan oinarrituriko materialen propietateak hobetzea da. Bertan, produktu eta aplikazio berrietarako industriako hondakinetatik eta azpi-produktuetatik lehengaiak lortzearen garrantzia azpimarratzen da. Gelatinaren berezko hidrofilotasuna filmen hauskortasun altuaren eta urarekiko sentikortasunaren erantzule dela aintzakotzat hartuta, propietate funtzional hauen hobekuntza Maillard izeneko saretze erreakzioa ahalbidetzen duen laktosaren gehikuntzaren bidez aztertu da. Maillard erreakzioarengan, eta beraz filmen propietateengan laktosa kantitateak, berokuntzak eta soluzioaren pH-ak duten eragina aztertu da eta pH basikoan Maillard erreakzioaren kontrola berokuntza denboraren funtziopean burutu da. Maillard erreakzioan zehar konposatu antioxidatzaileak sortzen direnez, saretutako gelatinazko filmen ahalmen antioxidatzailea aztertzearekin batera, filma eratzeko soluzioan gehituriko kurkumatik eratorritako konposatuak filmen propietate antioxidatzaileengan duen eragina ere aztertu da. Filmen azterketa sakon baten ostean, estrusio eta injekzio bidez lorturiko laktosa bidez saretutako gelatinazko biokonpositeen propietateak aztertu dira. Azkenik, prozesatze baldintzen eragina gelatinazko filmen propietate funtzionalengan nahiz materialaren ingurumen-inpaktua aztertu dira, filmen abantailak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko helburuarekin. // Lan honen helburu orokorra arrain-gelatinan oinarrituriko materialen propietateak hobetzea da. Bertan, produktu eta aplikazio berrietarako industriako hondakinetatik eta azpi-produktuetatik lehengaiak lortzearen garrantzia azpimarratzen da. Gelatinaren berezko hidrofilotasuna filmen hauskortasun altuaren eta urarekiko sentikortasunaren erantzule dela aintzakotzat hartuta, propietate funtzional hauen hobekuntza Maillard izeneko saretze erreakzioa ahalbidetzen duen laktosaren gehikuntzaren bidez aztertu da. Maillard erreakzioarengan, eta beraz filmen propietateengan laktosa kantitateak, berokuntzak eta soluzioaren pH-ak duten eragina aztertu da eta pH basikoan Maillard erreakzioaren kontrola berokuntza denboraren funtziopean burutu da. Maillard erreakzioan zehar konposatu antioxidatzaileak sortzen direnez, saretutako gelatinazko filmen ahalmen antioxidatzailea aztertzearekin batera, filma eratzeko soluzioan gehituriko kurkumatik eratorritako konposatuak filmen propietate antioxidatzaileengan duen eragina ere aztertu da. Filmen azterketa sakon baten ostean, estrusio eta injekzio bidez lorturiko laktosa bidez saretutako gelatinazko biokonpositeen propietateak aztertu dira. Azkenik, prozesatze baldintzen eragina gelatinazko filmen propietate funtzionalengan nahiz materialaren ingurumen-inpaktua aztertu dira, filmen abantailak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko helburuarekin.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno