Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Ahozkotasunaren ikaskuntza - irakaskuntza dbhko ikasle etorkinetan. Deskripzioa, esperimentazioa eta emaitzen azterketa

  • Autores: Urtza Garay Ruiz
  • Directores de la Tesis: Carlos Manuel Castaño Garrido (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2011
  • Idioma: español
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Julio Cabero Almenara (presid.), Iñaki Gaminde Terraza (secret.), Ignasi Vila Mendiburu (voc.), Gorka J. Palazio Arko (voc.), Orreaga Ibarra Murillo (voc.)
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: TESEO
  • Dialnet Métricas: 2 Citas
  • Resumen
    • Ikerketa honek DBHko ikasle etorkinetan bigarren hizkuntzen ahozkotasuna praktikatzeko Web 2.0k eskaintzen dituen tresnez baliatuz bide bat proposatzen du.

      Ikerketa hiru atal nagusietan banatzen da: Lehen atala oinarri teorikoen garapena da. Bertan ikerlana gaur egungo ikerketaren barne kokatzeaz gain esku-hartzea aurrera eramateko eta hipotesien baieztapenerako edo ezeztapenerako ikerlanean jasoko diren datuen azterketarako datuak jasotzen dira. Horretarako kapitulu hauetan orokorrenetik hasiz (etorkin mugimenduaren garapenetik legedietara eta etorkin kontzeptuaren definiziora) aspektu zehatzenetara (hizkuntzen irakaskuntza, etorkinei zuzendutako bigarren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntza DBHn, ahozkotasunaren ikaskuntza-irakaskuntza eta Interneten erabilera hezkuntzan) joaz. Horrela, oinarri teorikoen ondorioekin bukatzeko.

      Bigarren atala esku-hartzearen garapena eta jasotako datuen azterketa da. Oinarri teorikoetatik abiatuz eta ikasle etorkinek DBHn azaltzen dituzten beharrizanak kontuan izanik, eduvlogak sortzean oinarri duen esku-hartzea egiten da. Esku-hartzea Bizkaiko bi ikastetxeetan aurrera eraman ondoren, bertatik jasotzen diren emaitzak bi azterketa motaren bidez aztertzen dira: metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa. Azterketa bakoitzetik ateratako emaitzak era desberdinduan aurkezten dira lehenik eta behin, eta hipotesiak kontuan izanik era bateratuan gero.

      Bukatzeko oinarri teorikoen eta esku-hartzetik jasotako datuen azterketa kualitatiboko eta kuantitatiboko emaitzak eta ondorioaz bateratuz azken ondorioak agertzen dira, baita ikerlan honek zabaltzen dituen ikerketarako bide berriak ere.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno