Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Larratzeari uztearen eragina mendiko larre atlantikoen funtzionamenduan eta landare-dibertsitatean

  • Autores: Iñaki Odriozola Larrañaga
  • Directores de la Tesis: Arantza Aldezabal Roteta (dir. tes.), Gonzalo García-Baquero Moneo (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2016
  • Idioma: inglés
  • Tribunal Calificador de la Tesis: M. Teresa Sebastià Alvarez (presid.), Arturo Elosegi Irurtia (secret.), Maik Bartelheimer (voc.)
  • Programa de doctorado: Programa Oficial de Doctorado en Biodiversidad, Funcionamiento y Gestión de Ecosistemas
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Doktore-tesi honek, larratze misto estentsiboaren uzteak dituen ondorioak aztertu ditu Aralar NaturParkeko mendiko larre emankorretan, Euskal Herrian. Herbiboroen larratzea esperimentalki ekiditeko 50× 50 m2-ko lau itxitura eraiki ziren. Larratze-gune bana ezarri zen esklusio-gune bakoitzaren ondoan, nonherbiboroek libreki bazkatzen duten landare-hazkuntza sasoian zehar. Hasteko larratzeari uzteareneragina aztertu zen lurzoruko elikagaien zikloan eta mineralizazioan. Larratzeak larreko elikagaienzikloari eragin zion bazkaren kalitatea hobetuz, eta lurzoruko tenperatura-erregimena zein lurzoruko uredukiaaldaraziz. Ondoren, larratzearen eragina aztertu zen landare-komunitatearen egituran eta landaredibertsitatean.10 urteko larratze-esklusioaren ondoren, hau da, aurrez zegoen mekanismo ekualizatzailesendoa epe luzez kendu ondoren, espezie lehiakorrek multzokapen espazial handiak sortu zituzten etalehiaz espezie ahulagoak kanporatu zituzten, horrela landare-dibertsitatea jaitsiz.Lehiazko esklusionabarmena gertatzen da larre emankorretan, nitxo-egonkortzea ahula izaten delako (baliagaietanaberatsak baitira). Nitxo-egonkortze kontrajarriak dituzten bi gune esperimental erabiliz, nitxoegonkortzeaklehiazko esklusioari egiten dion kontrako indarra aztertu zen. Nitxo-egonkortze ahularekin,lehiatze-gaitasun altuko gramineoen nagusitasunak galera handia eragin zuen dibertsitate filogenetikoan.Aldiz, nitxo-egonkortze ertain-sendoak lehiazko esklusioa ahuldu egin zuen eta, ondorioz, galeratxikiagoa izan zen dibertsitate filogenetikoan. Tesiaren ondorio nagusia da ganadu mistoak eginikolarratze tradizionala funtsezko faktore ekologikoa dela larre atlantikoen funtzionamendua eta landaredibertsitateamantentzeko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno