Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Diamantagailuaren higaduraren azterketa esperimentala artezketa prozesuan

Xabier Cearsolo Aramberri

  • Doktorego tesi hau diamantatze prozesuaren azterketan zentratu da. Ondorengo puntuetan laburbiltzen da burututako lana: Erabili gabeko punta bakarreko diamante naturalen ezaugarriek (geometria, gainazal akabera eta pitzadurak) eta horien higaduraren eboluzioak artezketa eta diamantatze prozesuen errendimenduan izan dezaketen eragina aztertu da. Diamanteen biziraupenaren amaiera zehaztuko duen monitorizazio metodologia definitu da, soinu igorpen eta potentzia kontsumo seinaleen bidez. Baldintza zehatz batzuetan egindako entsegu esperimentaletako emaitzak oinarri, diamantatze prozesuaren azterketa termikoa egin da, diamantearen higaduraren eta jasandako tenperatura maximoaren arteko harremana aztertzeko. Erabilera industrialean, diamantearen euskarri gisa ohikoa den altzairuaren ordez, eroankortasun termiko handiagoko materiala erabiliz (kobrea), euskarriko materialek diamantagailuaren egoera termikoan izan dezaketen eragina aztertu da.¿ Artezketa makina ekologiko bat garatzeko ekarpena egin da, lehorreko diamantatze prozesu berritzaile baterako proposamenarekin batera.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus