Eskuliburu hau idazten hasi ginen unean, Aljebra Lineala eta Geometria I irakasgaian jorratzen den material osoa batzen zuen liburuxka osatzea genuen helburu. Eskuragarri genituen irakasgai horretan ikasten diren emaitza guztiak jasotzen zituzten gidoiak. Baina gidoi horietatik abiatuz, emaitza nagusien frogak eta adibideak zituen materiala sortzeko nahia sentitu genuen. Horrela bada, Matematika gradua edo Fisika, Ingeniaritza Elektronikoa nahiz gradu bikoitza ikasten hasten den ikasle batek Aljebra Lineala eta Geometria I irakasgairako euskaraz idatzitako beste erreferentzia bat izatea nahi genuen (nahiz eta badakigun, adibidez, Fisika, Ingeniaritza elektronikoa eta gradu bikoitzeko gaitegi guztia ez asebete). Honako orrialde hauek, beraz, zuretzat erabilgarriak izatea espero dugu
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados