Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak eta aplikazioa: Dosierra

Imagen de portada del libro Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak eta aplikazioa

Información General

Resumen

  • Gatazka armatuak eta sexu-indarkeria elkarren ondotik joan dira gizateriaren historia osoan zehar. Elizabeth Odio Benitok (1998: 267), antzinako Jugoslaviako gatazkan eragindako sexu-indarkeriari buruz aipatzen duen bezala, “mendeetan zehar, emakumeen sufrimenduari gehitzen zaion kapitulua izan zen. Gerra guztien historia berbera izan da emakumeentzat, arrazoiak eta metodoak aldatzen joan diren arren”1. Eta, hala ere, gizateriaren historian zeharreko gatazka armatuetan behin eta berriz errepikatu den gertaera izan arren, sexu-indarkeria ez da araudi juridiko berezien ez arreta mediatiko garrantzitsuaren xede izan orain dela gutxira arte. XX. mendeko azken hamarkadan sartu zen indartsu gatazka armatuei loturiko nazioarteko agendatan, legerian eta jurisprudentzian.

    Testu hau bost atal nagusitan egituratuta dago. Sarrera honen ondoren, bigarren atalean, gatazka armatuetako sexu-indarkeria arautzen duten tresna juridiko nagusiak jaso ditugu, eta haien bilakaera historikoa, edukia eta duten balio juridikoa azalduko dugu. Bereziki azpimarratu ditugu antzinako Jugoslaviarako eta Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegien Estatutuak eta Nazioarteko Zigor Gortearena. Hirugarren atalean, tresna juridiko horiek nazioarteko zigor auzitegiek eta Europako eta Amerikako giza eskubideen eskualdeko auzitegiek nola aplikatu eta interpretatu dituzten aztertu dugu; bai eta haien jurisprudentziaren bitartez, sexu-indarkeriako krimenak aintzat hartzeko moduaren bilakaeran egindako lana ere. Laugarren atalean estatuetako barne auzitegiak aztertu ditugu, eta hainbat herrialdetako adibideak jaso ditugu (Guatemala, Argentina, Kolonbia, Peru eta Kongoko Errepublika Demokratikoa); herrialde horietako auzitegiek nazioarteko jurisprudentzia hori aintzat hartu eta aplikatu baitute bertako gatazka armatuetan edo errepresio-testuinguruetan eragindako sexu-indarkeriako kasuak epaitzean. Horrela, nazioarteko auzitegien epaiek estatuetako barne auzitegiek erabil ditzaten duten potentziala azpimarratu nahi dugu. Azkenik, bosgarren atalean, amaierako gogoeta batzuk jaso ditugu dagoen marko juridikoaren eta haren jurisdikzio-aplikazioan dauden hutsune eta mugei buruz alde batetik, eta hori dena hobetzeko aukerei buruz, bestetik.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno