Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak: gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntzaz

La imagen de portada del libro no está disponible

Información General

Resumen

  • Gorputzak eraiki egiten dira diskurtso eta praktika diskurtsibo askoren bitartez. Gorputzei buruzko diskurtsoek gizarte-eredu, banako-eredu, subjektu-eredu, existentzia-eredu jakinak dituzte beren atzean eta eguneroko gure bizitzan eragiten digute, gure existentzietan hezur-haragitzen direlarik. Jakina da diskurtso zientifikoak, historikoak, antropologikoak, filosofikoak, zuzenbidekoak, eta abar ez direla diskurtso deskriptibo hutsak, normatiboak eta preskriptiboak direla, eta, beraz, errealitatea sortu, konfiguratu, eraldatu eta kontrolatzeko gaitasuna daukatela,tartean giza gorputzak.

    Giza gorputzak eraikuntza diskurtsibo bat diren heinean, ez diote linealtasun bati jarraitzen, ez dira halabeharraren emaitza, patuaren fruitu soil. Garaian garaiko diskurtso anitzen elkarrekiko borroka eta talketatik sortzen diren gorputz-eredu hegemonikoek zuzenean eragiten dute hezur-haragizko gorputzetan eta, hala, garai historiko bakoitzeko diskurtsoen araberakoak izaten dira nagusiki. Nagusiki diogu, pitzadura eta zirrikituak egon, beti, badaudelako.

    Sexu/genero sistema iraultzeko borrokarekin batera, feminitateak eta maskulinitateak ulertzeko ereduak ari dira sortzen eta horrek guztiak Euskal Herrian ere badu bere oihartzuna. Tartean, diziplinartekotasunetik eta era didaktikoan, gorputz femenino eta maskulinoari buruz «natural»tzat hartzen diren egitateak zalantzan jartzea helburu duen liburu hau.

Otros catálogos

Listado de artículos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno