Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Etnografia feministak Euskal Herrian.: XXI. mendera begira dagoen antropologia

Imagen de portada del libro Etnografia feministak Euskal Herrian.

Información General

Resumen

  • Liburu honek, azken urteetan, gure testuinguruan garatu diren edo garatzen ari diren ikerketa antropologiko feministen berri ematen du. Sarrerako kapituluan jasota gelditzen denez, asko dira laurogeiko hamarkadatik hona emakumeen errealitatea aztertu edota genero-ikuspegia erabili duten euskal antropologoak, ekarpen interesgarriak eginez, ez bakarrik genero-harremanen analisiari dagokionez, baizik eta, oro har, euskal kulturaren eta euskal gizartearen azterketari dagokionez ere. Horietako batzuek, guztiak Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzen edota irakasten daudenak, parte hartzen dute liburu honetan. Edukiak lau multzotan antolatuta daude. Lehen atalean, zenbait ikergai klasikoren inguruko ikuspegi berrituak biltzen dira, bertsolaritza, pilota edota frankismo garaiko dantzaldiak hizpide izanik. Bigarrenean, emakumeen politikak, agentzia eta erresistentziak aztergai nagusitzat hartzen dituzten lanak daude: eroetxeetan eta kartzeletan sarturiko emakumeen esperientziak, hilekoaren politikak, eta berdintasunerako politika instituzionalak. Hirugarrenean, zentzumenak, gorputza eta eszenaren esparruetan sortzen ari diren proposamen teoriko-metodologiko berritzaileak eskaintzen dira. Azkenik, laugarren atalean, maitasun-harremanen arloan egindako zenbait ikerketa aurkezten dira, gai eta talde ezberdinen inguruan harilkaturikoak: gizonak, bikote parekideak, nerabeak eta adiskide-taldeak.

Otros catálogos

Listado de artículos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno