Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Emakume hezitzaile eta pedagogoen eredu eta ekarpenak

Imagen de portada del libro Emakume hezitzaile eta pedagogoen eredu eta ekarpenak

Información General

Resumen

  • Emakume Pedagogoen ekarpenak hezkuntza mailan anitzak izan dira urteetan, baina, hezkuntza hitzaren esanahi eta bilakaera bezala, pedagogia kontzeptua aldatuz joan da.

    Garai bateko kontzeptu klasikoak paidos (etimologikoki “haurra”) eta agein (“gidatzea”) terminoen uztarketaren zentzua hartzen zuen; egun, ordea, pedagogoen lan eremua ez da bakarrik haurren hezkuntzarekin lotzen. Hortaz, umeen hezkuntza prozesuaz gain, pedagogoak ez du irakasle lana irteera bakar edo zuzen, nahiko lanbide eta eremu ezberdinetan lan egiteko aukerak ditu, eta are aukera berri gehiago irekitzera deitua dago.

    lldo horretatik, garai bateko emakume pedagogoek, aukera berriak ireki eta zabaldu nahian, pedagogo lanetan, beharrak identifikatuz eta hezkuntza berritzaileak edo hobetzeko proposamenak eginez ekin zioten lanari.

    Horren inguruan, garrantzitsua da hezitzaile eta pedagogo izango direnek beraien etorkizunean zein eredu eta pedagogia mota dauden jakitea, baita pedagogiaren lan eremuak identifikatzea, hainbat autore eta ikuspegi pedagogiko ezagutzea eta hurbiltzea ere. Hortaz, garaian garaiko pentsamendu pedagogikoa eta historian zehar izan diren pedagogo esanguratsuak ezagutzea lortu nahi da.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno